ZinebiExpressek 48 ordutan errodautako film laburren lehiaketeak 7. edizinoa zabalduko dau zapatuan

Bizkaie! 2014-11-07 14:28   Barriak

ZinebiExpress lehiaketeak zazpigarren edizinoa ospatuko dau aurten, eta mundu osoko zuzendariei eta teknika eta arte taldeei dago zabalik. Izena emotea bihar, hilak 8, izango da, Bilboko Campos Antzokiko atarian, goizeko 09:30etik 10:30era, eta momentu horretan jakinarazoko da film laburren gaia.

Taldeek bi egun baino apur bat gehiago izango dabe euren proiektuak egiteko, eta pendrive batean aurkeztu beharko ditue, leku berean, astelehenean, zemendiaren 10ean, arratsaldeko 18:30etik 19:30era. Film laburrek, gitxienez 2 minutu eta gehienez 6 minutu iraun beharko dabe, kreditu izenburuak barne. Kanpoalde oso-osoa Bilboko udalerrian errodauta egon beharko da. Lehiaketaren oinarri osoak www.zinebiexpress.com webgunean konsultau daitekez.

Irabazleak 800 euroko  diru saria jasoko dau, eta bigarrenak 500 euro. Horrezaz gan, hirugarren saria irabazten dauen lanak, AUXek babestutako saria irabaziko dau: afari bat. Irabazleak, eguenean, zemendiaren 13an, ezagutarazoko dira, arratsaldeko 20:00etan, Bilboko Alondigako auditorioan. Ekitaldi berean, saritutako lanak proiektauko dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu