Zabalik dago honezkero 57. Zinebi Zinemaldian lanak aurkezteko epea

Bizkaie! 2015-02-05 11:26   Barriak

Bilboko Zine Dokumental eta Film Laburren Nazinoarteko Zinemaldiaren – Zinebiren 57. edizinoa martxan dago honezkero. Abuztuaren 15era arte zabalik dago, zemendiaren 13tik 20ra egingo dan hurrengo edizinoan parte hartu nahi daben fikzinozko animazinozko lanak eta dokumentalak aurkezteko epea.

Bilboko Zine Dokumental eta Film Laburren Nazinoarteko Zinemaldiaren – Zinebiren 57. edizinoa martxan dago honezkero. Abuztuaren 15era arte zabalik dago, zemendiaren 13tik 20ra egingo dan hurrengo edizinoan parte hartu nahi daben fikzinozko animazinozko lanak eta dokumentalak aurkezteko epea.

Lehiaketara aurkeztuko diran lanek 45 minutuko iraupena izango dabe gehienez be, baina ez da hori zinemaldian parte hartu ahal izateko baldintza bakarra. Proiektuak 2014ko urtarrilaren 1etik aurrerakoak izan beharko dira.

Izen-emotea produktoreek edo euren lege ordezkariek egin beharko dabe. Formularioa, filmari buruzko informazino osogarria eta filmaren kopia bat honako helbide honetara bialdu beharko da: Colón de Larreátegui, 13, 3. ezk. 48001 Bilbao. 

Bilboko Udalak Bizkaiko Foru Aldundiaren, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren eta Kultura Ministerioaren (ICAA) laguntzinoagaz antolatzen dau Zinebi. Zimenaldiaren zuzendaritzeak izentautako nazinoarteko epaimahaiak honako sari honeek banatuko ditu:

- Bilboko Zinemaldiaren Sari Nagusia (7.000 euro).
- Euskal Zinemearen Sari Nagusia (5.500 euro).
- Zinema Espainiarraren Sari Nagusia (5.500 euro).
- Latinoamerikako Film Onenaren Sari Nagusia (4.000 euro).
- Fikzinozko lanari emondako Urrezko Mikeldia (4.000 euro).
- Fikzinozko lanari emondako Zilarrezko Mikeldia (3.000 euro).
- Dokumentalari emondako Urrezko Mikeldia (4.000 euro).
- Dokumentalari emondako Zilarrezko Mikeldia (3.000 euro).
- Animazinozko lanari emondako Urrezko Mikeldia (4.000 euro).
- Animazinozko lanari emondako Zilarrezko Mikeldia (3.000 euro).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu