Hizkuntza ez hegemonikoen zinemen europar sarea osotzea proponidu dau Jaurlaritzeak
2015-02-11 10:07 BarriakClara Monterok ziurtatu dau euskerazko zinemearen etorkizuna Europan kultur topografia barria, hizkuntza ahaltsuenetako kultur produkzinoez haragokoa, ezartzearen menpean dagoala. Holan, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailburuordetzeak hizkuntza ez hegemonikoetako filmak trukatzeko eta nazinoartean emoteko zirkuituaren proiektua proponidu dau.
Clara Montero Eusko Jaurlaritzako Kulturea Sustatzeko zuzendariak hizkuntza ez hegemonikoen zinemen Europako sarea eratzea proponidu dau Berlingo Berlinale Zinemaldian, Europako bestelako filmografien ganeko ikuspegia erabarrituz. Monterok adierazo dauenez, premiazkoa da lantalde bat eratzea, eztabaidearen, lankidetzearen eta alkartrukearen bidez, oinarrizko erronkei -ikusgarritasuna, nazinoartekotzea, koprodukzinoak edo jasangarritasuna, kasu- baldintza hobeagoetan aurre egin ahal izateko.
Berlinalek antolatutako ekitaldien artean dagoan Cine Regio sarearen osoko bilkuran parte hartu dau Jaurlaritzeak. Europako Eskualdeen Funtsen Sare horretan Europako Batasuneko (EB) 12 estadu kideren eta 43 eskualderen funtsak dagoz ordezkatuta, Norvegiakoez eta Suitzakoez gan.
Bilera horretan, Monterok gogorarazo dau badala zinemearen beste mapa bat, Europako hizkuntza nagusien -ingelesa, frantsesa, alemana, espainiera edota italiera- zinemarenaz harago. Hizkuntza komunidade txikiagoen zinematografien ganean nabil, kulturgintzan zein industriagintzan bere mugez kanpo eskuragarri egoten ez diran hizkuntzetan dabilzan horreez, gaineratu dau.
Horrenbestez, ikusgarritasun gitxiago izaten dabe eta, askotan, Europako kultur merkatuan sartzeko traba handiagoak. Halan da be, azken urteetan filmografia periferiko horreen eskutik ezusteko ederrak jaso dirala nabarmendu dau, erakutsitako sormen eta industria heldutasuna dirala eta. Horreen artean dago euskerazko zinematografia, eta 'Loreak' filma, hizkuntza ez hegemoniko batean egindako eta nazinoarteko oihartzuna helburu dauen zinema barriaren adibide garbia da, azaldu dau.
Monterok ziurtatu dau euskerazko zinemearen etorkizuna Europan kultur topografia barria, hizkuntza ahaltsuenetako kultur produkzinoez haragokoa, ezartzearen menpean dagoala. Holan, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailburuordetzeak hizkuntza ez hegemonikoetako filmak trukatzeko eta nazinoartean emoteko zirkuituaren proiektua proponidu dau.
Igazko Donostia Zinemaldian hainbat bilera informal egin zituen zinematografia ez hegemonikoetako ordezkariakaz. Orduan adierazotako zalantza berberak azaldu ditu Monterok Cine Regioren osoko bilkuran, besteak beste, zer erronka eta aukera eskaintzen dituan hizkuntz eta kultur konplexutasun honek industriarentzat eta sortzaileentzat; posible ete dan herrialde edo hizkuntza periferikoetako zinematografian nazinoartekotzea; posible ete dan koprodukzino baterako bazkideak topetea.
Era berean, masa kritiko txikiagoko produkzino kultural batek zer bideragarritasun edo jasangarritasun dauen, eta gure kultur produkzinoa sustatzeko interesgarria ete litzatekeen erakunde, industria eta sortzaileen artean aliantzak sortzea be planteau ditu.
Horreek dira Euskadiren zalantzak, baina baita Islandia, Letonia, Flandria, Gales, Eskozia eta beste herrialde askorenak be, Eusko Jaurlaritzeak, antolatzaileek konbidauta, Berlinalean plazaratu ahal izan dituanak.
Monterok adierazo dauenez, honen guztiaren atzean uste sendo bat dago. Euskerazko zinemeak etorkizuna dauka, zinemagileek eskura dabe nazinoarteko ingurunea eta enpresa produktoreek euskerearen alde egiten dabe. Holakoa da Europako kultur, hizkuntz eta zinematografia aniztasunaren mapea. Eta horregaitik jarraituko dogu lanean gure herrialdeko sortzaileakaz, baita Europa konplexu, askotariko eta anitzeko herrialdeetakoakaz be.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!