Bilboko Azkuna Zentroan Zinemaldian aurrestreinautako film selekzino bat proiektauko da

Bizkaie! 2015-09-28 15:09   Barriak

Laugarren urtez jarraian, Azkuna Zentroa Donostia Zinemaldian izan diran film selekzino bat ikusteko aukerea emongo dauen lehen zentroa izango da. Irailaren 28tik urriaren 4ra, zinemazaleek Zinemaldiko sail desbardinetako zazpi film ikusi ahal izango ditue. Espainian oraindino ikusi ez diran filmak eta Donostiako Zinemaldiaren 63. edizinoan estrenautako filmak dira.

Laugarren urtez jarraian, Azkuna Zentroa Donostia Zinemaldian izan diran film selekzino bat ikusteko aukerea emongo dauen lehen zentroa izango da. Irailaren 28tik urriaren 4ra, zinemazaleek Zinemaldiko sail desbardinetako zazpi film ikusi ahal izango ditue. Espainian oraindino ikusi ez diran filmak eta Donostiako Zinemaldiaren 63. edizinoan estreinautako filmak dira. Golem Zinemak aretoetan ikusi ahal izango dira eta prezioa 4,5 eurokoa izango da, 3,5 eurokoa Azkuna Zentroaren txartelagaz. Sarrerak zinemearen lehiatilan, baita Golem zinemearen webgunean be eskuratu daitekez.

Kontuak kontu, gaur astelehena, irailak 28, Asier Altunaren Amama proiektauko dabe zuendaria bertan dala. Amama, sail ofizialekoa, euskal baserri batean jazotako istorio eder bat da. Familien belaunaldien inguruan sortzen diran arazoak kontetan ditu, iraganak dauen garrantzia eta etorkizuna zelan sor daitekeen. 

Perlak sailaren barruan, film bi ikusi ahal izango dira: Nanni Morettiren Mia madre (Urriaren 4an) eta Hirokazu Kore-edaren Nuestra hermana pequeña (Umimachi Diary), irailaren 30ean. Lehenengo filma umorez betea dagoan erretratu hunkigarri bat da. Zineman oinarritua dagoan ama eta seme baten arteko hartu-emonak kontetan ditu. Bigarren filmak, barriz, hiru ahizten arteko hartu-emonak ditu ardatz. Japoniar zuzendari honek bere erara, gozotasunez eta melankoliaz betetako istorio bat zuzentzen dau.

Zuzendari barriak sailaren barruan, hiru film ikusi ahal izango dira: Scott Graham-en Iona (Urriaren 3an), gazte batek atzean itxi eban komunidade eleizkoiaren inguruko istorioa.

Urriaren 1ean ikusi ahal izango dogu Ben Sharrock-en Pikadero, euskeraz grabautako Espainia eta Erresuma Batuaren arteko koproduzinoa. Bikote gazte bat dirurik barik dago krisi ekonomikoaren erruz, eta traba handiak ditu ezkontza-eginbideak beteteko.

Beste alde batetik, irailaren 29an, Svetla Tsotsorkova-ren Thrist filma Bulgariatik Europara indarrez etorten hasi dan zinematografiaren adibide argia da.

Azkenik, urriaren 2an, Horizontes Latinos sailean dagoan Te prometo anarquia filma (Julio Hernández Cordón), latinoamerikan baztertuta bizi dan gazteriaren erretratu bat da.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu