Goenaga eta Garañoren 'Loreak' euskerazko filma Oscar sarietarako hautagai izango da

Bizkaie! 2015-09-29 14:25   Barriak

Historian lehenengo aldiz, euskerazko pelikula bat Oscarretarako hautagai izango da. Espainia ordezkatzeko, hiru filmen artean aukeratu behar izan dau Espainiako Zinema Akademiak eta tartean egon da Loreak. Aurre-aukeraketa horretan Joxe Mari Goenagaren eta Jon Garañoren filma agertzea lorpen handia izan da euskerazko zinemagintzarako eta, beraz, zer esanik ez Oscar sarietarako Espainiaren ordezkari bihurtzea.

Atzerriko hizkuntzetan egindako filmen sailean lehiatuko da Loreak, hau da, ingelesez barik beste hizkuntza batzuetan eginda dagozanen atalean. Horrek esan nahi dau, mundu osoko filmakaz lehiatuko dala, Oscarra lortzeko. Oscar Sariak emoteko galea, 2016ko zezeilaren 28an izango da Los Angelesen.

Hori bai, gala horretan egoteko, oraindino azkanengo aukeraketa-prozesua gainditu beharko leuke Goenaga eta Garañoren pelikuleak. Izan be, Estadu Batuetako Zinema Akademiak herrialde guztietako hautagaien artean gitxi batzuk baino ez ditu finalista izentauko.

Loreak igazko Donostiako Zinemaldian aurkeztu eben sail ofizialean eta hori be mugarria izan zan. Kritikearen aldetik arrakastea euki eban. Ikusleen aldetik be, erantzun ona jaso dau eta azkanengo urteotan euskeraz egindako film nabarmena bihurtzeko bidean da.

Filmeko protagonistetako bat Ane da. Astero lora-sorta bat jasoten hasiko da etxean eta horrek bizitzea aldatuko deutso. Opari anonimo horreek Lourdes eta Tereren bizimodua be aldatuko dabe, eurak be lorak jasoten hasten diranean. Hiru emakumeren inguruko filma da Loreak, sentimenduen inguruan egindako gogoetea.

Joxe Mari Goenagak eta Jon Garañok alkarregaz zuzendutako bigarren filma da Loreak. Aurretik 80 egunean egin eben. Nagore Aranburu, Itziar Ituño eta Itziar Aizpuru dira Loreakeko aktore nagusiak.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu