Unai Aranzadiren 'Jambo Amani?' lanak Bolibiako Giza Eskubideen Nazinoarteko XI. Zinemearen Pukañawi saria jaso dau

Bizkaie! 2015-09-08 14:45   Barriak

2012an filmautako Jambo Amani?, dokumentalak ordu erdi batean Kongoko Errepublika Demokratikoan batzuek indarkeriari uko egin eta Nazino Batuen birgizarteratzeko programa batean zelan sartzen diran erakusten dau. Unai Aranzadi kazetari getxotarra gaur egun Independent Docs Suediako Independent produkturako zuzendaria da.

Unai Aranzadi getxotarrak, Getxoko Udalaren sensibilizazino eta garapenerako heziketako deialdiaren barruko diru-laguntzinoagaz eta Unesco Etxearen kolaborazinoagaz egindako Jambo Amani? film laburrak Bolibiako Sucre uriko Giza Eskubideen Nazinoarteko XI. Zinemearen Pukañawi saria jaso dau. Epaimahaiak aitamen berezia be emon deutso dokumentalari, bere soinu-erregistro onagaz eta argazki bikainakaz, Kongoko milizietako burrukalari ohi batzuek bakean eta errespetuan oinarritutako bizitzari eusteko eta senideentzat etorkizun hobeago bilatzeko (indarkeriari uko eginez, giza eskubideen urraketetatik urrun) egiten daben esfortzua erakusten dauelako.

Unai Aranzadiren filmak makinatxu bat sari eskuratu ditu orain arte: FINI, Mexikoko Irudiaren Nazinoarteko Jaialdiaren maila profesionaleko bideo-dokumentalaren lehenengo saria; Rotterdameneko Zinema Jaialdiaren barruko R Ejects Radicals Jardunaldien publikoarena, Bartzelonako XI Giza Eskubideen Jaialdiko film labur onenaren saria eta zilarrezko remia Houstoneko 47. Nazinoarteko Zinema Jaialdian.

2012an filmautako Jambo Amani?, dokumentalak ordu erdi batean Kongoko Errepublika Demokratikoan batzuek indarkeriari uko egin eta Nazino Batuen birgizarteratzeko programa batean zelan sartzen diran erakusten dau. Unai Aranzadi kazetari getxotarra gaur egun Independent Docs Suediako Independent produkturako zuzendaria da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu