Hamalau film lehiatuko dira Donostiako Zinemaldiko Horizontes Latinos sailean

Bizkaie! 2015-08-17 13:58   Barriak

Latinoamerikan aurten egon diran produkzino aitagarrienak batzea da Horizontes Latinos sailaren helburua. Aurten, hamalau film proiektauko ditue eta onenari 35.000 euroko saria emongo deutsie. Espainian estreinaldiak izango dira guztiak. Pablo Larrainen El club pelikuleagaz ekingo deutsie aurten saileko programazinoari.

Latinoamerikan aurten egon diran produkzino aitagarrienak batzea da Horizontes Latinos sailaren helburua. Aurten, hamalau film proiektauko ditue eta onenari 35.000 euroko saria emongo deutsie. Espainian estreinaldiak izango dira guztiak. Pablo Larrainen El club pelikuleagaz ekingo deutsie aurten saileko programazinoari.

Donostiako Zinemaldiko arduradunek azaldu dabenez, adituek osotutako epaimahai bat arduratuko da Horizontes Latinos saileko irabazlea aukeratzeaz. Pelikula horren zuzendariak 10.000 euroko saria jasoko dau eta berau Espainian zabaldu dauen banatzaileak, 25.000 eurokoa. Guztira, 35.000 euro, beraz.

Aurten hamalau film ikusiko dira sail horretan. Lehenengoa El club izango da, Txileko Pablo Larrain zuzendariaren lan barria. Berlineko zinemaldian Zidarrezko Hartza irabazita helduko da Donostiara. Kostaldeko herri txiki baten bizi diran lau gizonei buruzko istorioa da. Aspaldi egindako pekatuak garbitzeko bialdu ditue hara eta euren bizipenak kontetan dira.

Horizontes Latinos saileko ganerako parte-hartzaileak honeek dira: 600 millas (Gabriel Ripstein, Mexiko); El abrazo de la serpiente (Ciro Guerra, Kolonbia-Argentina-Venezuela); El boton de nacar (Patricio Guzman, Txile); Chronic (Michel Franco, Mexiko-Frantzia); Desde alla (Lorenzo Vigas, Venezuela), Las elegidas (David Pablos, Mexiko-Frantzia); Ixcanul (Jairo Bustamante, Guatemala-Frantzia); Magallanes (Salvador del Solar, Peru-Argentina); La obra del siglo (Carlos M. Quintela, Kuba-Argentina); Paulina (Santiago Mitre, Argentina-Brasil); Para minha amada morta (Aly Muritiba, Brasil); Te prometo anarquia (Julio Hernandez Cordon, Mexiko-Alemania); eta La tierra y la sombra (Cesar Augusto Acevedo, Kolonbia-Txile-Brasil).

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu