Liu Hao, Joachim Lafosse eta Peter Sollett-en film barriak, Zinemaldiko sail ofizialean

Bizkaie! 2015-08-18 15:15   Barriak

Aurtengo ekitaldiko sail ofizialeko pelikulen zerrendearen zati bat emon eban Donostiako Zinemaldiak orain dala egun batzuk eta hori osotuteko faltau izan diran hiru pelikulen barri emon dau orain. Liu Haoren Xiang Bei Fang, Joachim Lafosseren Les chevaliers blancs eta Peter Solletten Freeheld dira horreek hiru filmak. Era berean, Zuzendari Berriak atalean Peter Gronlund-en Tjuvheder emongo dabela be aurreratu dau Zinemaldiak.

Orain dala bost urte sail ofizialean lehiatu eta gero, aurten Donostiara bueltan da Liu Hao txinatarra, oraingo honetan be sail ofizialera. Xiang Bei Fang filmak familia barruko drama bat kontetan dau. Izan be, Xiao Ai da protagonistetako bat, hilzorian dagoan gaztea. Bera hiltean gurasoek ez dabela nork zaindu eukiko pentsetan dau eta kezkaz bizi dau egoera hori. Horregaitik, beste ume bat euki daiela eskatuko deutse.

Joachim Lafosseren Les chevaliers blancs Frantzia eta Belgikaren arteko koprodukzinoa da. Zoeren Arka izeneko Gobernuz Kanpoko Erakundearen historia eta gorabeherak pantaila handira eroan ditu Lafossek film horretan. Erakunde horreek gerran dagozan herrialdeetan daukien esku hartzeko eskubideari buruz gogoetea egiten da.

Peter Sollett estadubatuarraren Freeheld-en, ospe handiko aktoreak topauko doguz: Julianne Moore, Ellen Page, Michael Shannon, Steve Carrell eta Josh Charles. Pelikula hau be benetako gertaeretan oinarrituta dago. Homofobiaren kontra bikote batek egin beharreko burrukea kontetan da. 

Horreek hiru filmak Sail Ofizialean emongo ditue. Horrezaz gan, Zuzendari Berriak atalerako beste pelikula baten barri emon dau Zinemaldiak. Peter Gronlund suediarraren Tjuvheder hain zuzen. Gizarte-drama handitzat jo dabe zinta hori. 

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu