Urteko film onenaren 2015eko Fipresci Sari Nagusia George Milleren 'Mad Max: Fury Road' filmak jasoko dau

Bizkaie! 2015-09-01 14:14   Barriak

Mad Max: Fury Road pasa dan maiatzaren 15ean estreinau eben Espainian, Warner Bros Picturesen eskutik, eta Donostia Zinemaldian emonaldi berezi bat izango dau, irailaren 18an, George Millerren presentziagaz. Millerri inaugurazino-ekitaldian emongo deutsie saria.

Fipresci Zinematografiako Prensearen Nazinoarteko Federazinoko kideen erabagiz Mad Max: Fury Road filma izango da aurtengo film onena. 2015eko Fipresci Sari Nagusiaren bozketan Federazinoko 493 kidek hartu dabe parte, mundu osokoak, eta mundu-mailan 2014ko garagarrilaren 1aren ondoren estreinautako filmen artean egin dabe hautaketea. Lehen txandatik, azken bozketea atera zan, lau finalisten artean aukeratzeko: Saul Fia / Son of Saul, Nie yinniang/ The Assassin, Taxi Téhéran eta Mad Max:Fury Road.

Mad Max: Fury Road joan dan Canneseko zinema-jaialdian aurkeztu eben, Sail Ofizialean eta lehiaketaz kanpo. Lehen aldia da George Miller australiarraren film batek Fipresci Sari Nagusia jasoten dauela; 1999 urtean saria sortu zanetik, besteak beste, Richard Linklater, Michael Haneke, Paul Thomas Anderson, Jafar Panahi, Pedro Almodóvar, Jean-Luc Godard eta Nuri Bilge Ceylan izan dira sariaren irabazleak.

Liluraturik nago! Zoragarria da holako kitikari talde on batek gure lana modu honetan balioestea esan dau George Miller zuzendariak.

Mad Max: Fury Road pasa dan maiatzaren 15ean estreinau eben Espainian, Warner Bros Picturesen eskutik, eta Donostia Zinemaldian emonaldi berezi bat izango dau, irailaren 18an, George Millerren presentziagaz. Millerri inaugurazino-ekitaldian emongo deutsie saria.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu