35 film labur lehiatuko dira Amurrioko Begibistan 2011 jaialdian

Bizkaie! 2011-05-20 15:46   Barriak

Aurtengo nobedade nagusia Arababistan saila izango da, izan be, maiatzaren 28an, lehiaketan sailkatu ez diran film labur arabarrak ikusteko aukerea egongo da bertan.

V. Cinegourland Getxon, maiatzaren 26tik 28ra

Bizkaie! 2011-05-17 18:36   Barriak

Aurten, pelikula eta dokumentalen eta jaialdiko eztabaidearen haria etorkizunean jatetxe arrakastatsuaren eredua izango da.

IV. Huhezinema Eskoriatzan eta Aretxabaletan, maiatzaren 11n eta 12an

Bizkaie! 2011-05-11 14:19   Barriak

Maiatzaren 11n eta 12an Huhezinema zine jaialdiaren 4. aldia egingo da Eskoriatzan eta Aretxabaletan, Mondragon Unibertsitateak antolatuta. Aurten Nacho Vigalondo zinema zuzendari eta gidoilari ospetsua izango da Eskoriatzan, bertan berbaldia emongo dau-eta.

Gaur hasiko da Canneseko 64. Zinemaldia, Woody Allenen pelikula barriagaz

Bizkaie! 2011-05-11 12:28   Barriak

Canneseko 64. Zinemaldia gaur bertan hasiko da, Woody Allen zinemagile ezagunaren Midnight in Paris pelikuleagaz. Danetara, hogei film lehiatuko dira Urrezko Palmondoa lortu guran. Robert de Niro da aurtengo epaimahaiko presidentea.

Kim Ji – Woon-en 'I saw teh devil' da FANT 2011ko film onena

Bizkaie! 2011-05-09 11:02   Barriak

Juan Zapaterrek, María Eugenia Salaverrik eta Luis Rosalesek osotutako Bilboko Zinemaldi Fantastikoko XVII. edizinoko epaimahaiak aho batez emon deutso Filmarik Onenaren Fant 2011 Saria Kim Ji-woon Hego Koreako zinegilearen I saw the devil luzemetraiari. Horrezaz gain, aitamen berezia emon deutsie Anno Saul zuzendariaren Die Tür film alemanari.

Fantrobia Saria jaso dau Oskar Santosek bere lehen luzemetraiagaz

Bizkaie! 2011-05-06 16:39   Barriak

Oskar Santos (Bilbo, 1972) zuzendariak joan dan urtean debutau eban luzemetraien alorrean, fantasiazko elementuz inguratutako El mal ajeno thriller psikologikoagaz. Film horren produktorea Alejandro Amenábar izan zan, gidoia Daniel Sánchez Arévalok idatzi eban eta protagonistak Belén Rueda eta Eduardo Noriega izan ziran.

Euskal Herriko, Galiziako eta Kataluiniako zinema izango da ikusgai Birminghameko Midlands arte-zentroan

Bizkaie! 2011-05-06 10:48   Barriak

Maiatzaren 19an izango da euskal zinemaren txandea, Jon Garaño eta Jose Mari Goenagaren 80 egunean filma ikusteko aukerea izango baita. Gainera, Jon Garaño zuzendaria bertaratuko da eztabaidarako.

'Barriola, San Adriango Azeria' filmaren eregite prozesuaren gorabeherak ikusgai Bilbon

Bizkaie! 2011-05-05 15:46   Barriak

Bilboko Arteria Campos Eliseos antzokiko bigarren pisuan dago maiatzaren 10era arte ikusgai eta Juanba Berasategi zuzendariak egindako euskerazko animazino-filma sortzeko prozesu guztia ikus daiteke 10 panel edo horma-irudien bidez.

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Zinebiko azken edizinoko atal ofizialean aurkeztutako eta gaztelaniaz egin ez diran lanak ikusgai

Bizkaie! 2011-05-04 12:15   Barriak

Eguenero, arratsaldeko 19:30etik aurrera, Abandoko udaltegiak, 70-80 minutuko saioetan batutako film laburren aukeraketea eskainiko dau. Programazinoaren barruan, Europako eta Ameriketako lanen katalogo zabala sartzen da, eta baita Israeletik edo Errusiatik etorritako zenbait lan be.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Etxepare Institutuak eta Euskadiko Filmategiak film laburrak munduan zabaltzeko akordioa sinatu dabe

Bizkaie! 2011-04-29 15:46   Barriak

Aizpea Goenaga Etxepare Euskal Institutuko zuzendariak eta Joxean Fernandez Euskadiko Filmategiko zuzendariak erakunde bien arteko lankidetza hitzarmena sinatu dabe Donostian. Akorduak Kimuak programea kudeatzeko Etxeparek Filmategiari egingo deutson 127.281 euroko ekarpena be jaso dau.

XVII. Fant Bilboko Zinemaldi Fantastikoko epaimahaia aurkeztu dabe

Bizkaie! 2011-04-29 13:00   Barriak

XVII. Fant, Bilboko Zinemaldi Fantastikoko epaimahaikideak aurkeztu ditue gaur prentsaurrean. Murnauren Fausto pelikuleagaz abiatuko da gaur maiatzak 2 jaialdia. Proiekzinoa Alondigako Golem zinema-aretoetan egingo da, 20:00etan, eta The Silent Band orkestreak zuzenean joko dau.

»» Ikusi argazki guztiak (6)

Itsaspeko Zinearen Nazioarteko 35. Zikloa martxan da Donostian

Bizkaie! 2011-04-26 14:58   Barriak

Itsaspeko Zinearen Nazioarteko 35. Zikloak hogeita hamahiru film eskainiko ditu hilaren 26tik 30era bitartean Donostian. Emonaldi guztiak Andia kaleko Kutxaren aretoan egingo ditue eta doban izango dira.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Asteon 'No tengas miedo' pelikula barria estreinauko dau Montxo Armendarizek

Bizkaie! 2011-04-26 13:01   Barriak

Montxo Armendariz zinema zuzendariak No tengas miedo pelikulea estreinauko dau barikuan, hilaren 29an. Adinbakoek sufriduten dituen sexu-gehiegikerien ingurukoa da zinegile nafarraren film barria. Michelle Jenner, Belén Rueda eta Lluís Homar aktoreak dira protagonista nagusiak.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Aitzol Aramaio zinema zuzendari ondarrutarra hil da

Bizkaie! 2011-04-26 11:24   Barriak

Aitzol Aramaio (1971, Ondarroa) zinema zuzendaria hilda topau eben zapatuan bere etxean. Antza danez, lo egoala bihotzekoak jota hil zan. 2003an Terminal film laburrari esker sari ugari irabazi zituan. Luzemetraia bakarra egin eban, Unai Elorriagaren SPrako tranbia nobelan oinarritutako Txokolalate apur bat.

Kimuak 2011 programarako deialdia egin barri dabe

Bizkaie! 2011-04-19 18:44   Barriak

Kimuak 2011 azken urtean film laburren bat egin daben euskal zinemagileei zuzendutako programarako deialdia argitaratu barri dabe Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak eta Euskadiko Filmategiak. Epea garagarrilaren 8an amaituko da.

»» Ikusi argazki guztiak (1)

FANT Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren XVII. edizinoaren zehetasunak aurkeztu ditue

Bizkaie! 2011-04-19 15:57   Barriak

Maiatzaren 2tik 8ra bitartean egingo da FANT Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren XVII. edizinoa, eta sekzino ofizialean Australiako, Hego Koreako, Txinako, Frantziako eta Alemaniako sei luzemetraia izango dira lehian.

»» Ikusi argazki guztiak (1)

Zinema Euskaraz programea EAEko herri eta eskoletara zabalduko dabe

Bizkaie! 2011-04-14 15:05   Barriak

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak Zinema Euskaraz programea zabaldu egin gura dau, zine-aretoetara heltzeaz gan, EAEko udalerri eta eskoletara be pelikulak euskeraz eroan nahi ditu eta. Udalerriek eskura eukiko ditue Bilboko, Donostiako eta Gasteizeko zine-aretoetan ikusgai dagozan pelikulak.

»» Ikusi argazki guztiak (5)

'Urteberri on, Amona!' film luzearen filmazinoa amaitu dabe

Bizkaie! 2011-04-14 12:22   Barriak

Telmo Esnal zarauztarrak zuzendutako Urteberri on, Amona! luzemetraiaren errodaia bart amaitu da Benidorm-en. Irusoinek produzidutako filma da ETB eta TVEren partaidetzeagaz eta ICAA eta Eusko Jaurlaritzearen lankidetzeagaz.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

'Piercing I' Liu Jian txinatarraren filma irabazle AnimaBasauri zinemaldian

Bizkaie! 2011-04-08 14:15   Barriak

Film luze onenaren saria jaso dau Liu Jian zuzendari txinatarraren Piercing I lanak VII. AnimaBasauri-AnimaBasque Nazioarteko Animazio Jaialdian. Film laburrei jagokenez, Gilles Cuvelier frantsesaren Love Patatek irabazi dau sari nagusia.

'Inside job' dokumental arrakastatsua estreinauko dabe barikuan Bilboko Alondigan

Bizkaie! 2011-04-06 10:52   Barriak

Barikuan, hilaren 8an, Inside job film dokumentala estreinauko dabe Bilbon. Charles Fergusonek zuzendutako lanak Oscar saria irabazi eban bere alorrean, eta Cannes, Toronto, New York eta Valladolideko jaialdietan be emoitza onak lortu zituan. Bilboko Alondigan eskainiko dabe dokumentala.