Hogeita hamar lanetik gora lehiatuko dira Lekeitioko 34. Euskal Zine Bileran
2011-11-28 14:17 BarriakGaur abiatuko da Lekeitioko 34. Euskal Zine Bilerea, 19:00etan, herriko Kultur Etxeko Azkue aretoan. Aurton, 33 lan lehiatuko dabe Antzara irabazteko. Sariak abenduaren 3an, Euskerearen Egunean banatuko ditue; horrezaz gan, The American Immigration of Lucy Garatea Lekeitiotik Ameriketara joandako emakumeari buruzko dokumentala eskainiko dabe.
'Gizazine Crac XXI: Balioen krisitik ekonomia-krisira eta alderantziz' programea Bilbon, zinemaren bidez krisiaren zenbait ikuspegi eskaintzeko
2011-11-23 10:15 BarriakGizazinearen bigarren edizinoa Bilbo Zaharra auzora itzuliko da aurten, formatu barriagaz eta borbor dagoan gai baten inguruko egitarauagaz: gaur egun bizi dogun krisia. Crac XXI, zemendiaren 23an, 24an eta 25ean egingo da San Frantziskoko Udaltegian, zinemaren, performancearen eta Bizkaiko 15M mobimentuagaz egingo dan solasaldiaren bitartez gogoeta kritikoa proposatuz.
Euskadiko Filmategiak Antton Eceiza omenduko dau
2011-11-22 13:33 BarriakEuskadiko Filmategiak Donostia Kulturagaz alkarlanean Antton Eceizaren azken filma, Felicidades, Tovarich, proiektauko dau datorren barikuan, zemendiaren 25ean, 21:00etan, Donostiako Antzoki Zaharrean. Modu honetan, joan dan astean hildako zuzendari donostiarrari omenaldia egin nahi deutso Euskadiko Filmategiak. Sarrerea dobakoa izango da jarlekuak bete arte.
'Bez sniegu' film labur poloniarrak irabazi dau Zinebi 53ren sari nagusia
2011-11-18 14:32 BarriakMagnus von Hornen fikzinozko Bez Sniegu film labur poloniarrak irabazi dau Bilboko Zine Dokumental eta Laburmetraia Nazinoarteko Zinemaldiaren, Zinebi 53. edizino honetako Sari Nagusia. Filmak 35 minutuko iraupena dauka, eta gaia amaiera tragikoa izango dauen nerabeen arteko maitasuna da.
'Zerutik sua dator!' dokumentala estreinau dabe
2011-11-16 14:32 BarriakEgoitz Rodriguez zinemagile galdakaoztarraren Zerutik sua dator! dokumentala estreinau dabe, Zinebi jaialdian. 1937ko bonbardaketak bizi izan ebenen esperientziak jaso ditue, belaunaldi barrien partaidetzeagaz.
Antton Ezeiza zinemagilea hil da
2011-11-16 11:21 BarriakAntton Ezeiza zinema zuzendari eta gidoilaria 76 urtegaz hil da, gaixotasuna luze baten ostean. Eguenean, zemendiaren 17an, egingo deutse azken agurra Donostiako Polloeko errausketa gelan. Euskerazko zinemearen bultzatzaile eta aitzindaria izan zan, 70eko eta 80ko hamarkadetan batez be.
Gartxot Itzaltzuko bardoaren istorioa zinema-aretoetan, barikutik aurrera
2011-11-16 10:34 BarriakGartxot, konkista Aitzineko konkista animazinozko filma barikuan, zemendiaren 18an izango da Donostia, Bilbo, Gasteiz eta Iruñeko zinema-aretoetan. Asisko Urmeneta eta Juanjo Elordi dira zuzendariak, eta musikea Benito Lertxundik sortu dau.
Nontzeberrik Nontzefilmak 2012 Zinema eta Animazinoko Film Laburren Lehiaketea abiatu dau
2011-11-14 14:39 BarriakNontzeberri kultura webguneak Nontzefilmak Zinema eta Animazinoko Film Laburren Lehiaketea on-line jarriko dau martxan gaur Bilboko Zinema Fantastikoaren Jaialdiaren (FANT) laguntzaz.
Imanol Rayoren 'Bi anai' filma, barikutik aurrera zinema-aretoetan ikusgai
2011-11-11 14:49 BarriakImanol Rayoren Bi anai pelikulea zinema-aretoetara izango da asteburuan, barikutik aurrera. Bernardo Atxagaren izenburu bereko nobelan oinarrituta dago filma. Donostiako Zinemaldian estreinau zan, eta Zinemira saria irabazi eban. Imanol Rayok (Iruñea, 1984) Andoaingo Zine Eskolan ikasi eban, hauxe dau bere lehenengo film luzea.
53. Zinebi, zemendiaren 11tik 18ra
2011-11-11 14:27 BarriakZemendiaren 11tik 18ra bitartean izango da Zinebi 53, eta jasotako 3.000 filmetatik 73 aukeratu ditue Sail Ofizialean lehiatzeko. Horreen artean 11 Euskal Herrikoak dira.
'24 Ordu Digitalean', Arriolako VI. film laburren lehiaketea gaur eta bihar
2011-11-11 13:12 BarriakOhikoa dan legez, film laburrak 24 ordutan landu beharko dira, hasierako ideiatik produkzinoa amaitu arte. Zemendiaren 11an, barikuan, arratsaldeko 17:00etan, antolatzaileek lehiaketearen oinarriak aurkeztuko ditue (filmaren gaia, filman nahitaez agertu beharko diran objetuak eta esaldiak) eta 24 ordu geroago, filmak Arriolan aurkeztu beharko dira, MiniDV formatoan.
Henry Lopezek zuzendutako 'A hard day's night' filmak irabazi dau ZinebiExpress
2011-11-10 12:07 BarriakDanetara, 21 taldek hartu dabe parte Bilboko Zine Dokumental eta Laburmetraien Nazinoarteko Zinemaldiak, Zinebi 53k, antolatu dauen ZinebiExpress, 48 ordutan errodautako film laburren lehiaketan, PreZinebi izenez ezagutzen dan jaialdiaren aurreko jardueren barruan.
'Nemekitepa' pelikularen filmazinoa martxan honezkero
2011-11-07 17:51 Barriak2008ko La máquina de pintar nubes filmaren ostean, Patxo Telleríak eta Aitor Mazok zuzendutako Nemekitepa luzemetraiaren filmazinoa gaur, zemendiak 7, hasi da.
'Lobos de Arga' filmak irabazi dau Fantasiazko eta Beldurrezko Astea
2011-11-04 15:51 BarriakDonostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Asteak XXII. edizinoaren palmaresa iragarri dau gaur. Lobos de Arga filmak irabazi dau ikusleen sari nagusia. Juan Martinez Morenok zuzendu dauen lanean Carlos Areces eta Gorka Otxoa dira protagonista nagusiak.
Literatura, Zinema eta Mendiari buruzko II. Jardunaldiak zemendiaren 7tik 10era Gasteizen
2011-11-04 12:07 BarriakMendi Fim Festival-ek eta Euskal Herriko Unibersidadeak bat egin dabe bigarrenez, eta Gasteizko Letren Fakultatean 7tik 9ra eta Florida zinemetan 10ean, hitzordu interesgarriak antolatu ditue.
Alex de la Iglesia zinemagile bilbotarraren atzera begirakoa antolatu dau Euskadiko Filmategiak
2011-11-02 14:52 BarriakZemendiaren 2an hasi eta zezeilera arte, zuzendari ezagunaren pelikulak emongo ditue Gasteiz, Baiona, Bilbo eta Donostian. Ganera, Euskadiko Filmategiak Alex de la Iglesiaren ibilbideari buruzko argitalpen monografikoa argitaratuko dau. Atzera begirakoan, bilbotarraren jardun osoa batu dabe, abiatu zanetik gaur egunera arte, pantaila handirako ez eze, telebisinorako egindako lanak be aintzat hartuta.
Donostiako Fantasiazko eta Bildurrezko Zinemearen 22. Astea barikuan abiatuko da
2011-10-27 17:06 BarriakDonostiako Fantasiazko eta Bildurrezko Zinemearen XXII. Astea zapatuan hasiko da, urriaren 29an, eta zemendiaren 4an amaituko da. Aurreko edizinoen lez, urteko film labur eta luze entzutetsuenak izango dira ikusgai. Alexander Bustillok eta Julien Mauryk zuzendutako Livide lanagaz hasiko da aurtengo edizinoa.
Zinebi 53K Ohorezko Mikeldiak banatuko deutseez Xabier Elorriaga eta Liliana Cavani zinemagile italiarrari
2011-10-26 15:49 Barriak Zinebi 53, zemendiaren 11tik 18ra BilbonUrtean zehar, Zinebik, 82 herrialdetik etorritako 3.021 film jaso ditu, eta horreetatik, 33 herrialdetako 73 aukeratu ditu, Nazinoarteko Lehiaketan parte hartzeko, gehienak estreinaldiak Estadu Espainiarrean.
Hiru bilbotarrek eta valentziar batek irabazi ditue 'Bidaiari Dubi Dubi' bideo lehiaketearen sariak
2011-10-26 11:43 BarriakBilboko Udaleko iturriek jakinarazo dabenez, lehiaketako hiru sariak honako bideoei emon jakez: lehenengo saria Begoña Arenal bilbotarraren Luces de Verano bideoarentzat, bigarrena Francisco de Casa valentziarraren Saltando por Noruega lanarentzat eta hirugarrena Izaskun Jurgo bilbotarraren Transmongoliano bideoarentzat.
'Birdboy' film laburrak Animazinozko Lan Onenaren Silver Hugo saria jaso dau Chicagoko Zinema Jaialdian
2011-10-24 11:30 BarriakBirdboy film laburrak Amerikako Estadu Batuetako (AEB) jaialdietan jaso dauen laugarren saria da Chicagon lorturikoa, eta azken urtean 20 sari inguru jaso ditu honezkero; horreen artean dagoz Zinebi 2010 jaialdiko Euskal Zinemaren Sari Nagusia edo Irlandako Foyle Film Festival jaialdiko Animazinozko Film Labur Onenaren saria. Azken honi esker gainera, Birdboy filma Hollywoodeko Akademiak kontuan hartzea lortu dau.
BizkaiFilma egitarauan badagoz helduentzako pelikulak be
»» Euskerazko pelikulak zine-aretoetara eroateko egitasmo ...