PreZinebik hainbat film eskainiko ditu zemendiaren 4tik aurrera
2011-10-18 15:26 BarriakZinebi Bilboko Zine Dokumental eta Laburmetraien Nazioarteko Jaialdiaren 53. edizinoaren aurreko PreZinebi izeneko programea aurkeztu dabe. PreZinebi zemendiaren 4an hasi eta 11n amaituko da, festibala bera abiatzeaz batera. Ibone Bengoetxea Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza zinegotziak eta Ernesto del Río Zinebiko zuzendariak aurkeztu eben ekimena.
Zinema Euskeraz programeak 40.000 ikusletik gora izango ditu EAEn
2011-10-18 13:02 BarriakAurtengo ikasturtean, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako eskoletako 40.000 ikasle inguruk hainbat pelikula ikusiko ditue euskeraz, Zinema Euskeraz programeari esker. Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren ekimena da Zinema Euskeraz; egitasmoaren helburua herritarrei zinemea euskeraz ikusteko aukerea emotea da. Eskoletako emonaldiez gan, beste jarduera batzuk be abiatu dira
Nafarroako Filmotekeak bat egingo dau Home Movie Day egunagaz
2011-10-17 17:19 BarriakNafarroako Filmotekeak bat egingo dau bihar, martitzena, urriaren 18an, Home Movie Day egunagaz; esangura horretan, Nafarroako film-ondareko ale batzuk emongo ditu, danak azken hilebeteotan berreskuratutakoak. Zinemagile afizionatuek 1940tik 1980ra grabautako zatiak dira.
Historia Zinemaren bidez XIV jardunaldiak Gasteizen
2011-10-17 14:25 BarriakValentín de Foronda Gizarte Historiarako Institutuak antolatuta, urriaren 18an, 19:00etan, hasiko dira Historia Zinemaren bidez XIV. jardunaldiak Euskalerriaren Adiskideen Alkartean (General Alava, 5) Gasteizen. Edizino honetako ardatz nagusia Italia Faxistea izango da.
Emakumeek Egindako Zinema zikloaren XVI. edizinoa hasi barri da
2011-10-14 11:16 BarriakEmakumeek Egindako Zinema zikloaren XVI. edizinoa hasi barri da Bilbon. Inaugurazino ekitaldian, Aizpea Goenaga zinema zuzendari, aktore eta Etxepare Euskal Institutuko buruak Simone de Beauvoir saria jaso eban. Simone de Beauvoir alkarteak eta Bilboko Udaleko Bardintasun, Lankidetza eta Uritarrak sailak antolatu dabe ekimena. Emonaldi guztiak BBK aretoan egingo dira, urriaren 13tik 28ra bitartean.
Hogeita hamahiru film labur izango dira lehian Lekeitioko 34. Euskal Zine eta Bideo Bileran
2011-10-13 13:34 BarriakLekeitioko Euskal Zine eta Bideo Bileran 33 film labur izango dira lehian, antolatzaileek jakinarazo dabenez. Jaialdia zemendiaren 29an hasi eta abenduaren 3an amaituko da, Euskerearen Egunagaz bat eginez. Lekeitiokoa da, gaur egun, euskera hutsean egiten dan zinemaldi bakarra.
Cortada Jaialdiak bat-bateko film laburren lehiaketea dakar
2011-10-11 11:09 BarriakFilm laburrak Vitoria-Gasteiz Film Office webgunearen bitartez urriaren 24tik, astelehena, zemendiaren 11ra aurkeztu ahal izango dira. Zemendiaren 14ra arte, Cortada Jaialdiaren hasiereagaz egokituz, aitatu webgunean ikusi ahal izango dira bideoak.
Ikus-entzunezko euskal enpresak MIPCOM jaialdian izango dira asteon, Basque Audiovisual markapean
2011-10-03 13:23 BarriakIkus-entzunezkoen arloko Canneseko MIPCOM jaialdian izango da Basque Audiovisual markea, urriaren 3tik 6ra bitartean. Basque Audiovisual bosgarren urtez egongo da bertan; euskal industriarako merkatuak handitzeko eta sektoreak mundu mailan dauen bilakaeraren barri eukiteko leku aproposa da.
Telmo Esnalen 'Urte berri on, amona!' komedia baltza, zinema-aretoetan
2011-09-30 11:23 BarriakDonostiako 59. Zinemaldian izan ostean, zinema-aretoetara ailegau da Urte berri on, amona!, Telmo Esnalen pelikula barria. Zuzendari zarauztarraren komedia baltzak kritikearen eta publikoaren harrera ona euki eban Zinemaldian. Josean Bengoetxea, Nagore Aranburu, Montserrat Carulla, Kontxu Odriozola eta Pedro Otaegi aktore ezagunak dira protagonista nagusiak.
'Pa negre' katalanez filmautako pelikulea, Oscar sarietarako hautagai
2011-09-29 14:22 BarriakAgustí Villariongaren Pa negre aukeratu dau Espainiako Zinema Akademiak atzerriko film onenaren Oscar sarirako ordezkari lez. La piel que habito (Pedro Almodovar) eta La voz dormida (Benito Zambrano) be lehian ziran, baina azkenean katalanez filmautako pelikulea eroango dau Espaniak Oscarretara. Lehenengo aldiz katalanez egindako film bat izango da Oscarretan.
‘Hiru Mosketariak’ filma euskeraz ikusgai zinema aretoetan Zinema Euskaraz programearen barruan
2011-09-29 14:09 BarriakDonostiako Zinemaldiaren 59. edizinoan estreinau eta gero, bihar, irailak 30, euskal zinema aretoetan Hiru Mosketariak (The Three Muskeeters) egongo da ikusgai Bilboko Multis zinema aretoetan, Vitoria- Gasteizko Florida, Renteriako Niessen eta Iruñako Itaroa zinema aretoetan.
III. Zine Ikusezina - Filme Sozialak Nazinoarteko Jaialdia Bilbon
2011-09-26 18:54 BarriakIrailaren 27tik urriaren 6ra bitartean, jaialdiak pantaila konbentzionaletan normalean ikusten ez diran munduaren irudiak erakutsiko ditu, politika, ingurumen eta gizarte mailan oinarrituta. Hirugarren edizino honetan, 270 izenburu baino gehiago aurkeztu dira lehiaketara; horreetatik % 40 emakumeek zuzendutakoak dira, eta 38 herrialdetako errealidadeak islatu dira.
Ezustean Isaki Lacuestaren 'Los dobles pasos'ek eroan dau Urrezko Maskorra
2011-09-26 11:35 BarriakAurten be epaimahaiaren erabagia ez da kritikari eta ikusleen eritxiagaz bat etorri. Isaki Lacuestaren Los dobles pasos pelikuleak irabazi dau Donostiako Zinemaldiko Urrezko Maskorra. Faboritoak beste batzuk ziran, esaterako, Hirokazu Kore-Edaren Kiseki, Terence Davisen The Deep Blue Sea eta Enrique Urbizuren No habrá paz para los malvados.
Manhattango Film Laburren Festibaleko lanak ikusgai, EITBren Bilboko Multibox aretoan
2011-09-21 13:53 BarriakManhattango Film Laburren Festibala egiten dabilz egunotan mundu osoko 250 uritan. Lehiaketearen azken faserako aukeratutako lanak ikusi eta botoa emoteko aukerea izango da irailaren 23an, 19:00etan, EITBren Bilboko Multibox aretoan. Antolatzaileek 100.000 ikusle eta boto-emoiletik gora izatea espero dabe.
Elias Kerejetak Zinemira saria jasoko dau Euskal Zinemearen galan
2011-09-21 11:33 BarriakEuskal Herrian produzidutako zinemearen eguna dau gaur Donostiako Zinemaldiak. Viktoria Eugenia antzokian egingo da, 20:30ean, Euskal Zinemearen Galea, eta bertan Elias Kerejeta produktoreak aurtengo Zinemira saria jasoko dau. Horrezaz gan, martitzenean estreinau zan Imanol Rayoren Bi anai filma be eskainiko dabe jaian, eta Gregorio Muroren Zeinek gehiago iraun film laburra be emongo dabe.
Zinema garaikide esperimentala aztertuko dabe Bilboko BIZBAK ikastaroetan
2011-09-20 15:01 BarriakAndres Duque zinemagileak eta Los Hijos kolektibokoek BizBAK (Bizkaia Bilbao Arte eta Kultura) udako ikastaroen barruan Espainiako zinema dokumental barria aztertuko dabe. Mintegia irailaren 21ean eta 22an egingo da, Bilboko Bizkaia Aretoan (Abandoibarrako Paraninfoan).
Glenn Close aktoreak txalo artean jaso dau Donostia Saria
2011-09-19 12:14 BarriakGlenn Close aktoreak Zinemaldiko Donostia Saria jaso eban domekan, hain zuzen be bere ibilbide profesionala saritzen dauen lehenengoa. Gabon, pozten nau Donostian egoteak esanez hasi eban berbaldia aktore estadubatuarrak, eta Kursaal jauregian batutakoek txaloka hartu eben. Jaialdiari eskerrak emon eutsozan, saria jasotea ohorea dala adierazoz.
Zinemaldiak Gotzon Elortzaren hiru dokumental zaharbarrituen proiekzinoa eskainiko dau
2011-09-16 15:54 BarriakZinemaren historian euskeraz egindako lehenengoak dira datorren martitzenean, irailaren 20an, Donostiako Zinemaldian, proiektauko diran Gotzon Elortzaren lanak, Getxoko auzokideak 60. hamarkadan, euskeraz berba egitea galazota egoan garaian, egindako hiru dokumental zaharbarritu.
Asier Altunaren 'Bertsolari' filma Donostiako Zinemaldian ikusgai
2011-09-16 15:35 BarriakFilm hau egitea oso garrantzitsua izan da niretzat, pelikuleagaz batera hazi egin nazelako neu be. Mikrofono baten aurrean jarri eta bihotz-bihotzez kantau dodala sentiduten dot.
Zinema Euskaraz Donostiako 59. Zinemaldian izango da ‘Katu bat Parisen’ animazino filmagaz
2011-09-15 18:41 Barriak Donostiako 59. Zinemaldia 'Intruders' thriller fantastikoak zabalduko dau gaur, hilak 16Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak, herritarrek zinema euskaraz ikusteko aukerea izan deien, Zinema Euskaraz programearen barruan, Donostiako 59. Zinemaldiaren haur-zinemako atalean, Jean-Loup Felicioli eta Alain Gagnol-ek zuzendutako Katu bat Parisen (Une vie de chat) animazinoko film frantsesa estreinauko dau.
BizkaiFilma egitarauan badagoz helduentzako pelikulak be
»» Euskerazko pelikulak zine-aretoetara eroateko egitasmo ...