Ikus-entzunezko euskal enpresak MIPCOM jaialdian izango dira asteon, Basque Audiovisual markapean
2011-10-03 13:23 BarriakIkus-entzunezkoen arloko Canneseko MIPCOM jaialdian izango da Basque Audiovisual markea, urriaren 3tik 6ra bitartean. Basque Audiovisual bosgarren urtez egongo da bertan; euskal industriarako merkatuak handitzeko eta sektoreak mundu mailan dauen bilakaeraren barri eukiteko leku aproposa da.
Ikus-entzunezkoen arloko Canneseko MIPCOM jaialdian izango da Basque Audiovisual markea, urriaren 3tik 6ra bitartean. Basque Audiovisual bosgarren urtez egongo da bertan; euskal industriarako merkatuak handitzeko eta sektoreak mundu mailan dauen bilakaeraren barri eukiteko leku aproposa da. Euskal Herriko hainbat enpresak parte hartuko dabe: 3Koma (formatuen produkzinoa), Bainet (animazinoa), Baleuko (animazinoa), Expressive (banaketea), Idem 4 (dokumentalen produkzinoa), K 2000 (telebistako saioak), Mediabask (animazinoa), Pausoka (formatuak), Silverspace (animazinoa), Sonora, (TBko saioak eta dokumentalak), Vilau (Internet eta zuzeneko saioak), InteracTVT (telebista interaktiborako teknologia) eta EiTB.
Etxepare Institutuak eta Eiken Euskadiko Ikus-entzunezkoen Klusterrak jakinarazo dabenez, elimen honen helburua euskal enpresek euren produktuak ezagutzera emotea, kanpoko merkatuetara sartzea, lankidetzarako proposamenak jasotea eta negoziorako ideia barriak hartzea da.
MIPCOM ikus-entzunezkoen nazinoarteko topaketa nagusietakoa da; produktore, erosle, saltzaile, finantza-agente eta banatzaile ugarik hartzen dabe parte jaialdian. Aurten be jarduera-egitarau zabala izan da Cannesen: profesionalen arteko bilerak, matchmakings dalakoak eta hizlariekaz topaketak. Basque Audiovisual, igaz lez, Riviera Halleko R31.29 standean egongo da.
Basque Audiovisual markeak Internet bidezko on-line gida komerziala dauka, bai bezero bai kolaboratzaileekaz hartu-emonak eukiteko tresna garrantzitsua da. Basque Audiovisualen jarduerea komerziala eta profesionala da. 2007an sortu zan; ordutik, euskal enpresak nazinoartean ezagutarazoteko beharrean dabil.
Etxepare Euskal Institutuak eta Eikenek lankidetza hitzarmena sinatu dabe, euskal ikus-entzunezkoak kanpoan sustatzeko eta zabaltzeko jarduerak egiteko; nazinoarteko azoka eta jaialdial, sektorea sustatzeko ekintzak, eta abar.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!