'Pa negre' katalanez filmautako pelikulea, Oscar sarietarako hautagai
2011-09-29 14:22 BarriakAgustí Villariongaren Pa negre aukeratu dau Espainiako Zinema Akademiak atzerriko film onenaren Oscar sarirako ordezkari lez. La piel que habito (Pedro Almodovar) eta La voz dormida (Benito Zambrano) be lehian ziran, baina azkenean katalanez filmautako pelikulea eroango dau Espaniak Oscarretara. Lehenengo aldiz katalanez egindako film bat izango da Oscarretan.
Agustí Villariongaren Pa negre aukeratu dau Espainiako Zinema Akademiak atzerriko film onenaren Oscar sarirako ordezkari lez. La piel que habito (Pedro Almodovar) eta La voz dormida (Benito Zambrano) be lehian ziran, baina azkenean katalanez filmautako pelikulea eroango dau Espaniak Oscarretara.
Pa Negre aurtengo Goya sarietako irabazle nagusia izan zan, danetara, bederatzi garaikur lortu zituan: pelikularik onena; zuzendari onena; emakumezko errebelazino aktore onena; gizonezko errebelazino aktore onena; zuzendaritza artistikoa; taldeko emakumezko aktore onena; gidoi egokitu onena; emakumezko aktore onena; eta argazki zuzendaritza onena. Igaz aurkeztu eben filma Donostiako Zinemaldian, eta Nora Navas protagonisteak emakumezko aktore onenaren Zilarrezko Maskorra irabazi eban.
Emili Teixidorren nobela baten moldaketea da Pa negre. Gerraosteko Kataluniako herri txiki batean gertatzen da istorioa, irabazle eta galtzaileen arteko istorio gordina.
2012ko Oscar sariak urtarrilaren 24an banatuko ditue. Eddie Murphy izango da aurtego galearen aurkezlea.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!