Manhattango Film Laburren Festibaleko lanak ikusgai, EITBren Bilboko Multibox aretoan
2011-09-21 13:53 BarriakManhattango Film Laburren Festibala egiten dabilz egunotan mundu osoko 250 uritan. Lehiaketearen azken faserako aukeratutako lanak ikusi eta botoa emoteko aukerea izango da irailaren 23an, 19:00etan, EITBren Bilboko Multibox aretoan. Antolatzaileek 100.000 ikusle eta boto-emoiletik gora izatea espero dabe.
Manhattango Film Laburren Festibala egiten dabilz egunotan mundu osoko 250 uritan. Lehiaketearen azken faserako aukeratutako lanak ikusi eta botoa emoteko aukerea izango da irailaren 23an, 19:00etan, EITBren Bilboko Multibox aretoan. Antolatzaileek 100.000 ikusle eta boto-emoiletik gora izatea espero dabe.
Aurten 14 urte bete ditu Manhattango Film Laburren Festibalak, eta bosgarrena dau Bilbon. Edizino honetan ikusgai izan diran lanetatik bi AEBtakoak dira, eta ganerakoak Australia, Egipto, Eskozia, Hungaria, Kanada, Suedia, Suitza eta Perukoak.
Hona hemen hamar film finalistak: Incident by a bank (Ruben Ostulund, Suedia) , Dik (Christopher Stollery, Australia), Mak (Geraldine Zosso, Suitza), I love Luci (Colin Kennedy, Eskozia), The legend of Beaver Dam (Jerome Sable, Kanada), Sexting (Neil LaBute, AEB), The forest (Kárpáti György Mór, Hungaria), A doctor´s job (Julio Ramos, Peru), David and Goliath (George Zaverdas, AEB) eta Martyr friday (Abu Bakr Shawky, Egipto).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!