'Garunaren eskuineko hemisferiotik' zinema-zikloa, Artium museoan
2012-03-15 14:44 BarriakArtium museoak Garunaren eskuineko hemisferiotik zinema-zikloa antolatu dau martiaren 16tik 28ra bitartean. Sei lan emongo ditue, film laburrak zein luzeak, tartean. Garunaren eskumako hemisferioa bizten laguntzen daben norbanakoaren eta taldearen nortasunaz, konpromisoaz eta jazoera arrunten transzendentzia dabe ardatz pelikulek.
Herensuge hegalduna izango da maiatzaren 4tik 11ra egingo dan Fant, Bilboko Zine Fantastiko Jaialdiaren irudia
2012-03-15 13:27 BarriakFant, Bilboko Zine Fantastiko Jaialdia martxan dago honezkero. Barriro be, aurrerapena, fantasiazko generoagaz dogun urteroko hitzordua iragarteko diseinau dan kartelaren eskutik dator. Joan dan urtean Bilbo txikitero zonbiek inbadidu baeben, eta aurreko urtean Mom aramua bazan bizi bildurgarria hartu ebana, oraingo honetan mehatxua airetik dator, herensuge hegaldun moduan.
'La pasión de rodar' Alex de la Iglesiaren ibilbideari buruzko liburua idatzi dabe Jesus Angulo eta Antonio Santamariak
2012-03-14 10:36 BarriakZuzendari bilbotarraren ibilbideari buruzko alkarrizketa liburua aurkeztu eben bart Madrilen; La pasión de rodar izenburupean, Euskadiko Filmategiak kaleratu dau. Jesus Angulok eta Antonio Santamariak Alex De la Iglesiagaz hiru egunetan izandako alkarrizketetan oinarrituta dago.
Zinemea eta jantzea, Dantzaldiaren egitarauan
2012-03-13 10:57 BarriakZinebi jaialdian igaz erakutsitako filmen aukeraketea ikusgai izango da egunotan Bilboko La Fundición aretoak antolatutako Dantzaldiaren 13. edizinoaren barruan. Martiaren 14an eta 15ean izango dira emonaldiak, Rekalde aretoan, 19:00etatik aurrera. Nire gorputza mobiduten da. Jantzea eta haren irudiak film labur garaikidean ekimeneko saioetan zazpi lan eskainiko ditue, fikzinozkoak, dokumentalak eta animazinozkoak.
Nanteseko Zinema Jaialdian euskal filmak protagonista
2012-03-13 10:02 BarriakAlex de la Iglesiari omenaldia egingo jako, bere pelikula onenetarikoak batzen dituan zikloa antolatuta. Era berean, La chispa de la vida filmaren Frantziako aurrestreinaldiagaz abiatuko da zinema-jaialdia, zuzendariak berak aurkeztutako ekitaldi batean, Nanteseko Operan.
Fermin Muguruzaren 'Next Music Station: Lebanon', Bartzelonako Euskal Etxeko Zinemaldian
2012-03-07 12:51 BarriakFermin Muguruzak zuzendutako Next Music Station: Lebanon dokumentala Bartzelonan aurkezuko dabe, bertako Euskal Etxeak antolatutako Zinemaldiaren barruan. Martiaren 8an proiektauko dabe lana, eta Muguruza bertan izango da. Bartzelonako Euskal Etxeko Zinemaldia martiaren 1ean hasi, eta 30ean amaitu da.
'What about Columbus' dokumentala aldi berean estreinauko dabe Euskal Herrian, Perun eta Indian
2012-03-07 11:14 BarriakLander Camarerok gidatutako What about Columbus dokumentala hiru lekutan estreinauko da aldi berean, martiaren 10ean: Bilboko Alondigako Golem zinema-aretoetan; Perun, Limako Ventana Indiscreta aretoan, eta Indiako Puneko Filmategi Nazionalean. Euskal Herria, Peru eta Indiakoa hiru zinemagile taldek Antoine de Saint-Exuperyren Printze txikia egokitu dabe
90 zinta heldu dira Zubiak, film laburren lehiaketearen lehenengo edizinora munduko toki desbardinetatik
2012-03-07 10:06 BarriakZubiak film laburren lehiaketearen lehenengo edizinoa Getxoko Udalak datorren martiaren 21ean ospatuko dan Arrazakeriaren kontrako Nazinoarteko eguna dala eta antolatutako egitarauaren barruan kokatzen da.
Memoria historia berreskuratzeari buruzko ziklo dokumentala Bilbon
2012-03-05 13:53 BarriakProgramea hiru jardunalditan gauzatuko da, martiaren 7an, 8an eta 22an, Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan, eta Iñaki Pinedo zinegile bilbotarraren Trilogía de la memoria izenekoaren proiekzinoan oinarrituko da. Zikloa El hombre que murió dos veces, La Escuela Fusilada eta Los Otros Guernicas dokumentalek osotzen dabe.
53. Zinebi jaialdiko lanik onenak ikusgai izango dira Zinebiklubean martian
2012-03-02 11:32 BarriakMartiaren 5ean abiatuko da Zinebiklub zikloa, Zinebi Bilboko Zine Dokumental eta Laburmetraien Nazinoarteko Zinemaldian programetako lanak eskainiz. Apirila amaitu arte, Euskal Herriko zein kanpoko zinemeaz gozetako aukerea izango da Errekaldeko Udaltegi barrian.
Imanol Uribe zinemagileak egile portugesen Nazinoarteko Saria jaso dau
2012-03-01 10:23 BarriakImanol Uribe zinemagileak Portugaleko Egileen Alkartearen Nazinoarteko Saria jaso barri dau. Zuzendari eta gidoigile lanak saritu deutsiez, batez be bere pelikuletan Latinoamerikaren tratamendu soziokulturalagaz izan dauen sentikortasunagaitik.
Martiaren 1ean abiatuko da IX. Laburbira ikus-entzunezko zirkuitua
2012-02-28 14:42 Barriak2012ko Laburbirak 30 emonaldi eskainiko ditu. Gehienak Euskal Herriko herri eta urietan izango dira, baina Madril, Londres eta Parisen be izango dira proiekzinoak.
Zabalik dago Kimuak 2012 egitasmoan izena emoteko deialdia
2012-02-27 17:50 Barriak2012ko zezeilaren 27tik bagilaren 1era egongo da zabalik Kimuak egitasmoaren edizino barrian parte hartzeko deialdia. Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak Etxepare Euskal Institutuaren bitartez eta Euskadiko Filmategia Fundazinoaren laguntzinoagaz antolatutako programa honek euskal film laburren sustapena eta banaketea dau helburu.
Film laburren ikastaroa eskainiko dau Amorebieta-Etxanoko udal liburutegiak emakumeei zuzenduta
2012-02-27 14:07 BarriakEmakumeak Kameraren Atzealdean izenburupean emakumeei zuzendutako film laburren ikastaroan ikusentzunezko tresnak erabilteko beharrezkoak diran ezagupenak hurreratuko deutsez Lara Izagirre zinegileak.
2011ko pelikularik onenak ikusgai, Gasteizeko Euskal Zinemearen Astean
2012-02-27 10:33 BarriakVital Kutxaren Euskal Zinemearen Astearen 28. edizinoa zezeilaren 27tik martiaren 3ra bitartean egingo da, Gasteizen. Jaialdiak 2011ko euskal film luze eta labur onenak sarituko ditu. Aurten, publikoak, botoen bidez, erabagiko ditu lanik onenak. Ekitaldi bakotxean, metraje laburreko film bat eta film luze bat proiektauko dira. Galder Gaztelu-Urrutiaren La casa del lago eta Telmo Esnalen Urte berri on, amona! lanek abiatuko dabe Zinema Astea.
'The artist' film mutua, nagusi Oscar sarietan
2012-02-27 09:53 BarriakThe artist pelikula mutua izan da bart Los Angeleseko galan protagonista nagusia. Film mutu frantsesak bost Oscar sari irabazi ditu; film onena, gizonezko aktore onena (Jean Dujardinentzat), zuzendari onena (Michel Hazanavicius) eta soinu banda onena (Ludovic Bourcentzat). Anglosaxoia ez dan pelikula batek sari nagusia lortzen dauen lehenengo aldia da, eta film mutu batek sari garrantzitsuena irabazten dauen bigarrena.
'Zerutik sua dator!' dokumentala daborduko hainbat erakunderen eskuetan dago
2012-02-22 14:33 BarriakGernika-Bizkaia 1937-2012. 75 urte gogoa proiektuaren bigarren ekinaldia martxan dago. Halandaze, Jose Luis Bilbao Bizkaiko Ahaldun Nagusiak Zerutik sua dator! dokumentalaren grabazinoan batutako materiala emon deutse Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Batzar Nagusi, Sabino Arana Fundazinoa, Euskadiko Filmategia eta Eusko Ikaskuntza erakundeetako ordezkariei. Ekitaldia Foru Jauregian bertan izan da.
Hamalau izendapenetatik sei irabazita, Urbizuren 'No habrá paz para los malvados' nagusi Goya sarietan
2012-02-20 10:33 BarriakEzustekorik barik joan da Goya sarien XVI. edizinoa. Gorka Urbizu zinemagile bilbotarraren No habrá paz para los malvados filmak sei Goya irabazi ditu, horreetako hiru sari garrantzitsuenetakoak: film onena, zuzendari onena eta gizonezko aktore onena (Jose Coronado). Ganerakoan, jatorrizko gidoi onenarena, muntaia onenarena eta soinu onenarena be jaso ditu.
'Cesare deve morine' Taviani anaien lanak irabazi dau Berlinaleko Urrezko Hartza
2012-02-20 10:07 BarriakPaolo eta Vittorio Taviani anaiek zuzendutako Cesare deve morire filmak irabazi dau 62. Berlinale jaialdiko sari nagusia. Drama gogorra kontau dabe zinemagile italiarrek, Erromako kartzela bateko presoen bizimodua; aktoreak, ganera, benetako presoak dira. iItorio gogor eta gordinak izan dira nagusi, kritika soziala eta politikoa osogai garrantzitsua izan da.
'El último magnate' dokumentalaren estreinaldi komertziala
2012-02-17 13:37 BarriakEl último magnate. Armas y negocios en la Europa de entreguerras filman Extra Vista Film & TVk (Rostock, Alemania) eta Neon Mediak (Rotterdam, Herbehereak) be hartu dabe parte. 80 minutuko dokumentalak ia-ia ezezaguna dan Horacio Echevarrieta bilbotarraren abentura historikoa dakar.
BizkaiFilma egitarauan badagoz helduentzako pelikulak be
»» Euskerazko pelikulak zine-aretoetara eroateko egitasmo ...