Zinemea eta jantzea, Dantzaldiaren egitarauan
2012-03-13 10:57 BarriakZinebi jaialdian igaz erakutsitako filmen aukeraketea ikusgai izango da egunotan Bilboko La Fundición aretoak antolatutako Dantzaldiaren 13. edizinoaren barruan. Martiaren 14an eta 15ean izango dira emonaldiak, Rekalde aretoan, 19:00etatik aurrera. Nire gorputza mobiduten da. Jantzea eta haren irudiak film labur garaikidean ekimeneko saioetan zazpi lan eskainiko ditue, fikzinozkoak, dokumentalak eta animazinozkoak.
Zinebi jaialdian igaz erakutsitako filmen aukeraketea ikusgai izango da egunotan Bilboko La Fundición aretoak antolatutako Dantzaldiaren 13. edizinoaren barruan. Martiaren 14an eta 15ean izango dira emonaldiak, Rekalde aretoan, 19:00etatik aurrera. Nire gorputza mobiduten da. Jantzea eta haren irudiak film labur garaikidean ekimeneko saioetan zazpi lan eskainiko ditue, fikzinozkoak, dokumentalak eta animazinozkoak.
Zinebi Bilboko Zine Dokumental eta Film Laburren Nazinoarteko Zinemaldiko film aukeratuek mobiduten dagoan giza gorputzaren aukera ikonografikoen ikerketea daukie ardatz. Lanak Kanada, AEB, Britainia Handia, Belgika eta Frantziatik ailegau dira.
Emonaldien hasieran Sharon Fridmanek zuzendutako ¿Hasta donde? - Projects in movement izeneko lan koreografikoa erakutsiko dabe. Piezeak Burgos-New York Koreografia Lehiaketan Jantza Modernoaren kategorian lehenengo saria irabazi eban igaz; horrezaz gan, Ikus-entzuleen saria jaso eban Bi aurpegi gitxienez lanaren 20 minutuko laburpena da. Jantzariak Friedman bera eta Arthur Bernard dira.
Martiaren 14an, Equi Voci. Danser Ravel & Debussy (Thierry De Mey, 2011, Belgika) dokumentala eta Falling (Adriano Cirulli, 2011, Britainia Handia) proiektauko dira. Martiaren 15ean, bost film labur eskainiko ditue: Wayne McGregor, a Moment in Time (Catherine Maximoff, 2011, Frantzia), Lost Action: Trace (Marlene Millar/Crystal Pite/Philip Szporer, 2011, Kanada), The Collection (Rosane Chamecki/Andrea Lerner/Phil Harder, 2010, AEB), Ora (Phillippe Baylaucq, 2011, Kanada) eta Red Shoes (Lorenzo Recio, 2011, Frantzia).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!