Fermin Muguruzaren 'Next Music Station: Lebanon', Bartzelonako Euskal Etxeko Zinemaldian

Bizkaie! 2012-03-07 12:51   Barriak

Fermin Muguruzak zuzendutako Next Music Station: Lebanon dokumentala Bartzelonan aurkezuko dabe, bertako Euskal Etxeak antolatutako Zinemaldiaren barruan. Martiaren 8an proiektauko dabe lana, eta Muguruza bertan izango da. Bartzelonako Euskal Etxeko Zinemaldia martiaren 1ean hasi, eta 30ean amaitu da.

Fermin Muguruzak zuzendutako Next Music Station: Lebanon dokumentala Bartzelonan aurkezuko dabe, bertako Euskal Etxeak antolatutako Zinemaldiaren barruan. Martiaren 8an proiektauko dabe lana, eta Muguruza bertan izango da. Al Jazeera Documentary Channel kateak musikari gipuzkoarrari eskatutako dokumentala da, eta mundu arabiarreko errealidade musikala erakusten dau helburu.

Bartzelonako Euskal Etxeko Zinemaldia martiaren 1ean hasi, eta 30ean amaitu da. Zazpigarren edizino honetan be euskal zinemea publiko katalanari erakusteko ahalegina egin dabe antolatzaileek. Ohiko zirkuituetan topetako gatxak diran pelikulak eskaintzea da gure helburua, adierazo dabe antolatzaileek. Aurten, emonaldien ostean, zuzendariak eurek be han izango dira. Proiekzino guztiak Euskal Etxean dira, eta filmak jatorrizko bersinoan azpitituluekaz eskainiko dira. Sarrerak doban dira.

Aurreko asteetan Gartxot animazinozko pelikulea eta Kimuak sortako film laburrak erakutsi ditue. Muguruzaren Next Music Station: Lebanon-en ostean, beste bederatzi lan izango dira: martiaren 10ean, Azken bidaia, Iurre Telleria eta Enara Goikoetxeagaz; 14an, Urte Berri On, amona!, Telmo Esnal eta Montserrat Carullagaz; 15ean, Flysch, Alberto J. Gorritibereagaz; 16an, Arriya, Alberto J. Gorritiberea eta Egoitz Lasagaz; 17an, Bertsolari, Asier Altunagaz; 23an, Bi anai, Imanol Rayogaz; 29an, Virgen negra, Raul de la Fuentegaz; eta, Mugaldekoak, Mireia Gabilondo eta Fernando Bernuesegaz. Eta martiaren 22an, Concurs de curtmetratges d’alumnes d’euskara lehiaketako lanak ikusgai izango dira.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu