'Garunaren eskuineko hemisferiotik' zinema-zikloa, Artium museoan
2012-03-15 14:44 BarriakArtium museoak Garunaren eskuineko hemisferiotik zinema-zikloa antolatu dau martiaren 16tik 28ra bitartean. Sei lan emongo ditue, film laburrak zein luzeak, tartean. Garunaren eskumako hemisferioa bizten laguntzen daben norbanakoaren eta taldearen nortasunaz, konpromisoaz eta jazoera arrunten transzendentzia dabe ardatz pelikulek.
Artium museoak Garunaren eskuineko hemisferiotik zinema-zikloa antolatu dau martiaren 16tik 28ra bitartean. Sei lan emongo ditue, film laburrak zein luzeak, tartean. Garunaren eskumako hemisferioa bizten laguntzen daben norbanakoaren eta taldearen nortasunaz, konpromisoaz eta jazoera arrunten transzendentzia dabe ardatz pelikulek.
Zikloa hilaren 16an hasiko da, Les plages d´Agnès Agnès Vardaren (Belgika, 1928) pelikuleagaz. Zuzendariaren beraren autobiografia da: umezaroko lekuetara egindako bisitaldiak, argazkiak, erakusketak eta pelikula zatiak ditu osogai, besteak beste. Varda zinema feministako aitzindaria da; Nouvelle vague dalakoan emakume bakarra izan zan, eta farntses zuzendari eta argazkilari ezagunenetakoa da. Pelikula, dokumental eta bideo instalazino ugari egin ditu. Sari asko daukaz, tartean, Veneziako Zinemaldiko Urrezko Lehoia, Sans toi ni loi pelikuleagatik, eta Atzerriko Pelikularik onenenaren Zidarrezko Kondorra, Les Plages d´Agnès dokumentalagaitik.
Martiaren 17an, Pedro González Rubioren (Mexiko, 1976) Alamar pelikularen proiektauko da. Natanen istorioa kontetan dau; gurasoan banandu ostean, amagaz doa Erromara. Lehenago, aitagaz Karibe mexikarrera joango da, bere jatorri maiarraren ganeko sentimendu bereziak sortuz. Alamar lanak Buenos Aireseko Zinema Independentearen Nazinoarteko Jaialdian eta Rotterdameko Nazinoarteko Zinemaldian pelikula onenare sariak jaso zituan, eta La Habanako Zinemaldian, lehenengo lan onenarena.
Martiaren 18an, Ion de Sosaren (Donostia, 1981) True love eskainiko dabe. Ion Berlinen bizi da, han bere eguneroko bizimodua grabetan dau: etxea, lanerako bidea, Marta andragaia, tabernak, inguruko kaleak eta abar. Ion de Sosak lau film labur zuzendu ditu, pelikula hau bere lehenengo lan luzea da. Espainiako online zinemako Al Margen I. Jaialdia irabazi eban.
Hurrengo astean martiaren 23an, Verano de Goliat aurkeztuko dabe. Dokumentalaren eta fikzinoaren artean, Nicolás Peredak (Mexiko, 1982) Teresa segiduten dau, gizonak itxi ostean; zer jazo dan ulertu gurean, gizona ezagutzen daben personakaz berba egingo dau. Pereda zuzendaria, produktorea eta gidoilaria da.
Hurrengo egunean, hilaren 24an, El lugar más pequeño pelikulea proiektauko da. El Salvadorreko herri baten historia kontetan dau; gerra sasoian hustu egin zan, orain biztanleak bueltau egin dira.Tatiana Huezo (El Salvador, 1972) hainbat lagunen lekukotasunak batu ditu. El lugar más pequeño lanak sari ugari jaso ditu, besteak beste, Limako Nazinoarteko Jaialdian eta Palm Springseko Nazinoarteko Zinemaldian.
Azkenengo emonaldia martiaren 15ean izango da. John Prizeren, Naomi Umanen, Jeff Scheren eta Laboratoriumen film laburrak eskainiko ditue.
Sarrereak euro bi balio ditu; ziklo osorako txartelak, ostera, zortzi. Proiekzino guztiak Artiumeko emonaldi aretoan izango dira, 19:30ean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!