'What about Columbus' dokumentala aldi berean estreinauko dabe Euskal Herrian, Perun eta Indian

Bizkaie! 2012-03-07 11:14   Barriak

Lander Camarerok gidatutako What about Columbus dokumentala hiru lekutan estreinauko da aldi berean, martiaren 10ean: Bilboko Alondigako Golem zinema-aretoetan; Perun, Limako Ventana Indiscreta aretoan, eta Indiako Puneko Filmategi Nazionalean. Euskal Herria, Peru eta Indiakoa hiru zinemagile taldek Antoine de Saint-Exuperyren Printze txikia egokitu dabe

Lander Camarerok gidatutako What about Columbus dokumentala hiru lekutan estreinauko da aldi berean, martiaren 10ean: Bilboko Alondigako Golem zinema-aretoetan; Perun, Limako Ventana Indiscreta aretoan, eta Indiako Puneko Filmategi Nazionalean. Fikzinoari buruzko proiektua da; izan be, Euskal Herria, Peru eta Indiakoa hiru zinemagile taldek Antoine de Saint-Exuperyren Printze txikia egokitu dabe, eta dokumentalak hiru bersinoen desbardintasun narratiboak aztertu ditu, eta sorkuntza prozesua erakusten dau.

Indiako zinemagileen taldean Bolywoodeko gidoigile Anjun Rajabali eta Anshwini Malik zuzendari independentea dagoz. Proiektu peruarrean Gianfranco Annichini gidoilaria eta Fabrizio Aguilar zuzendaria iobili dira. Euskal Herriko taldeari jagokonez, Moriarti etxeko kide Aitor Arregi eta Jose Mari Goenaga gidoigileek hartu dabe parte, besteak beste. Lander Camarero proiektu guztiaren arduradun nagusia da.

Dokumentalak berak kulturen arteko aldeak agirian ixten ditu, baina estreinaldia aldi berean egitean publiko desbardinen erantzuna ikusteko aukerea eskainiko deutse sortzaileei. Proiekzioaren ostean, hiru herrialdeetako aretoen arteko konexinoa egingo dabe, webcam bidez, zinemagile eta ikusleen artean lanaren ganean berba egin ahal izateko.

Euskal Herrian beste emonaldi bat be egingo dabe, martiaren 12an, Donostiako Kresala zine-klubean, 19:30ean, hain zuzen be.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu