Zentzunbako umoreari buruzko pelikulak, Gasteizko Artium museoan

Bizkaie! 2012-08-17 11:58   Barriak

Umore zentzugabea, egoera kritikoetan bizitzari aurre egiteko jarrera bat izenburua dauka Artium museoaren zentzunik bako umoreari buruzko zinema zikloak. Lau film proiketauko ditue, abuztuko azkenengo astegoien bietan.

Jean Renoren 'Comme un chef' pelikuleak edegiko dau 'Culinary Zinema: Zinema eta Gastronomia' saila Zinemaldian

Bizkaie! 2012-08-03 15:52   Barriak

Culinary Zinema: Zinema eta Gastronomia sailaren egitaraua aurkeztu dabe gaur Basque Culinary Centerrek Donostiako Zinemaldiak eta Berlingo nazinoarteko zinema-jaialdiak. Jean Reno ezaguna protagonista dauen Comme un chef pelikuleak edegiko dau saila, irailaren 22an.

Ben Afleck aktore eta zuzendariak 'Argo' pelikulea aurkeztuko dau Donostiako 60. Zinemaldian

Bizkaie! 2012-07-27 12:21   Barriak

Ben Affleck aktore eta zuzendari estadubatuarrak Argo lan barria aurkeztuko dau Donostiako 60. Zinemaldian. Pelikulean parte hartzen daben Alan Arkin eta John Goodman aktoreak be Donostian izango dira, jaialdiko antolatzaileek jakinarazo dabenez.

Karmele Jaioren 'Amaren eskuak' zinemara eroango dau Baleukok

Bizkaie! 2012-07-26 11:52   Barriak

Karmele Jaiok idatzi eta Igartza saria irabazitako Amaren eskuak eleberrian (Elkar) oinarritutako filma egingo dau Baleuko produkzino-etxeak. Euskal Herriko hainbat tokitan izango dira filmazino lanak abuztu osoan, besteak beste, Donostian, Getarian, Hernanin, Gasteizen, Lekeition, Zumaian eta Irunen.

Susan Sarandon eta Richard Gere aktoreen 'Arbitrage' filmak edegiko dau Donostiako 60. Zinemaldia

Bizkaie! 2012-07-25 18:03   Barriak

Arbitrage filmearen Europako estreinaldia Donostiako 60. Zinemaldiaren inaugurazino ekitaldian izango da, irailaren 21ean. Susan Sarandon eta Richard Gere protagonista dituan pelikulea sail ofizialean lehiatuko da.

'Gartxot', Filmin webgunean ikusgai

Bizkaie! 2012-07-25 12:01   Barriak

Gartxot filma joandako zemendian estreinau zanetik milaka lagunek ikusi dabe zinema-aretoetan baina orain aukera barri bat dago filma ikusteko, Internetez, hain zuzen be, Filmin izeneko webgune homologatuaren bidez.

'Gernika bajo las bombas' telebistako filmaren aurkezpena

Bizkaie! 2012-07-23 12:05   Barriak

Luis Mariasek zuzendutako Gernika bajo las bombas filmak bi atal izango ditu, 75 minutukoa bakotxa, eta Donostiako Zinemaldian estreinauko da ondoren telebistaz emoteko. Alkarren artean loturea daben hainbat istorio kontauko ditue eta horreen guztien ardatz, Gernikako herriak 1937ko apirilaren 26an Kondor Legioarengandik jasandako eraso ikaragarria izango da.

'Amaitu da kanpainea: 40.000 euro lortu doguz'

Bizkaie! 2012-07-16 12:33   Barriak

Barrura begiratzeko lehioak filma finantziatzeko orduan, azken asteotan emon diran gertakizunen harira, orain hamabost egun uko egindako 40.000 euroak baino diru apur bat gehiago batzea lortu dauela jakinarazo nahi deutso Zinez produzino etxeak jendarteari. Beraz, crowdfunding kanpaineak bere helburua lortu dau, amaitutzat emonez fase hau.

V. Mendi Film Festival Bilbon antolatuko da abenduaren 14tik 23ra

Bizkaie! 2012-07-06 16:29   Barriak

Bilbon, abenduaren 14tik 23ra bitartean egingo dan V. Mendi Film Festivalaren berrikuntzen artean, gaur egungo emakumezko eskalatzaile eta alpinistarik garrantzitsuenetako batzuen parte-hartzea nabarmendu behar da.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

60 lagunetik gora 'Barrura begiratzeko leihoak' filmaren alde

Bizkaie! 2012-07-06 15:29   Barriak

Gaur goizean, Donostiako San Telmo museoan Lander Garro idazleak, Telmo Esnal zinegileak eta Joxe Mari Agirretxe aktoreak, Barrura begiratzeko leihoak filmaren alde hainbat sortzaileren izenean sinatutako manifestua irakurri dabe.

'Barrura Begiratzeko Leihoak' filman agertzen diran protagonisten izenak ezagutarazo ditue

Bizkaie! 2012-07-04 18:19   Barriak

Filma egin ahal izateko dagoeneko 20.000 euro batu dituela jakinarazo dabe prentsaurrean. Dana dala, Zinez-eko bozeroaileek adierazo dabe beste 20.000 € behar dituela oraindino. Haizea Belza Zinez produkzino etxeko kideak azaldu dauenez, ekarpen gehienak euskal herritarrek eginak badira be, Madril, Galizia, Holanda nahiz Alemaniatik be egin dira ekarpenak.

Abian da 'Euskara Jendea: gure hizkuntzaren historia, gure historiaren hizkuntza' produkzinoa

Bizkaie! 2012-07-03 15:10   Barriak

Euskara Jendea: gure hizkuntzaren historia, gure historiaren hizkuntza, Ibaizabal Mendebalde Kultur Elkarteak produzidu dau Zenbat Gara kultur alkartearen laguntzinoagaz. Iraupen ertaineko sei dokumentalek osotzen daben dibulgazinoko lan honegaz publiko zabal bati aurkeztu nahi jako euskerearen eta bere herriaren historia.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

'Barrura begiratzeko leihoak' dokumentalaren arduradunek uko egin deutsie Donostiako Udalaren laguntzinoari

Bizkaie! 2012-06-29 10:54   Barriak

Zinez produkzino-etxeak uko egin deutso Donostiako Udalak bost euskal presori buruzko Barrura begiratzeko leihoak dokumentalari emondako 9.000 euroko diru-laguntzinoari, Koldo Mitxelena kulturunean emondako prentsaurrekoan filmaren arduradunek jakinarazo dabenez.

Bermeoko XII. Gorefest bildurrezko zinema jaialdiak itsasoa izango dau protagonista

Bizkaie! 2012-06-28 12:29   Barriak

Gorefest jaialdiaren 12. edizinoak itsasoagaz zerikusia dauken bildurrezko pelikulak izango ditu protagonista. Zinemearen alde iluna eta gorea gustuko dabenek hitzordua dauke garagarrilaren 13an, Bermeoko Nestor Basterretxea aretoan, 20:30an.

Mikrofilm Short Festival film labur jaialdiaren lehenengo edizinoa egingo dabe Plentzian

Bizkaie! 2012-06-27 17:58   Barriak

Mikrofilm Short Festival nazinoarteko metraje laburreko filmen lehiaketea ipini dabe martxan Plentzian. Garagarrilaren 6an eta 7an izango da lehenengo edizinoa. Zinema baltza izango da protagonistea.

Zazpi euskal enpresa izango dira 'Sunny Side of the Doc' dokumentalaren nazinoarteko azokan

Bizkaie! 2012-06-25 15:54   Barriak

Idem 4, Sincro, Txintxua Films, Fascina Producciones, Txalap-art, Talka Records and Films eta Zinez izango dira La Rochellen egongo diran euskal enpresak.

Zinebi eta La hACERIA bat eginik uri eraldaketa prozesuetan oinarritutako dokumental zikloan

Bizkaie! 2012-06-22 12:39   Barriak

Uria bada niretzat. Uriko bizitza eta bere lekuak gaur egungo dokumentalean izeneko erakusketea osotzen daben hiru saioetan, Alemaniako, Argentinako, Brasilgo, Frantziako, Indonesiako, Ingalaterrako eta Italiako hainbat urigune bitxigaz lotutako uri eraldaketa eta bizipen esperientziei buruzko 7 dokumental aurkeztuko ditue Bilboko ikus-entzuleen aurrean.

'Loretxoa' izeneko film laburrak irabazi dau Zuhaitzaren eta Uraren Asteko Film Labur Lehiaketea

Bizkaie! 2012-06-21 12:24   Barriak

Lehiaketara aurkeztutako metraje laburreko 8 filmak ikusi ondoren, epaimahaiak Loretxoa izeneko lanari emon deutso lehen saria (egileak: Mireia Ruiz, Itxaso Ereño, Lide Madariaga eta Yaiza Salvador).

Oscar Alegriaren 'La casa Emak Bakia' dokumentala ikusgai Edinburgoko 66. Nazinoarteko Zinemaldiko lehiaketan

Bizkaie! 2012-06-19 13:47   Barriak

Oscar Alegria nafarraren La Casa Emak Bakia dokumentala Edinburgoko 66. Zinemaldiko nazinoarteko lehiaketan erakutsiko dabe bagilaren 20tik garagarrilaren 1era. Europako zaharrenetakoa eta entzutetsuenetakoa da Sean Conneryk zuzentzen dauen jaialdi hau, Etxepare Euskal Institutuak jakinarazo dauenez.

Kimuak 2012 katalogoak zazpi film labur banatuko ditu

Bizkaie! 2012-06-13 15:27   Barriak

Zazpi pelikula banatuko ditue aurten Kimuak zigilupean: Mikel Ruedaren Agua!, Isabel Hergueraren Bajo la almohada, Ander Mendiaren Beerbug, Jesús M. Palaciosen Casa vacía, Koldo Almandozen Deus et machina, Paul Urkijoren Los monstruos no existen eta Martín Roseteren Voice over.