Zazpi euskal enpresa izango dira 'Sunny Side of the Doc' dokumentalaren nazinoarteko azokan

Bizkaie! 2012-06-25 15:54   Barriak

Idem 4, Sincro, Txintxua Films, Fascina Producciones, Txalap-art, Talka Records and Films eta Zinez izango dira La Rochellen egongo diran euskal enpresak.

Sunny Side of the Doc ikus-entzunezkoen azokea egingo da Frantziako La Rochelle urian martitzenetik barikura bitartean. Azoka honek dokumentaletan jarten dau bere arreta osoa, arlo honetan dabilzan profesionalen topaketa bihurtuz, eta aurten zazpi euskal enpresak parte hartuko dabe. Horrezaz gan, Etxepare Euskal Institutua EIKEN Euskadiko Ikus-entzunezkoaren Klusterragaz batera joango da nazinoarteko eragileakaz bilerak egin eta hartu-emonak estutzeko.

Etxepare Euskal Institutuak jakinarazo dauenez, Idem 4, Sincro, Txintxua Films, Fascina Producciones, Txalap-art, Talka Records and Films eta Zinez izango dira La Rochellen egongo diran euskal enpresak. Horreez gan, Ibaiak antolatzen dauen Lau Haizetara Koprodukzino Foroaren zuzendaria be izango da Basque Audiovisualen Standean.

Sunny Side of the Doc azokearen barruan 50 herrialde desbardinetako 1.500 profesional baino gehiago batuko dira. Tartean egongo dira editoreak, erosleak eta talentu barriak; guztien arteko hartu-emonak sustatu nahi ditue topaketearen antolatzaileek. Lau egunetan zehar, foro eta tailerrak antolatuko dira, pelikula erakustaldiakaz batera.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu