'Amaitu da kanpainea: 40.000 euro lortu doguz'
2012-07-16 12:33 BarriakBarrura begiratzeko lehioak filma finantziatzeko orduan, azken asteotan emon diran gertakizunen harira, orain hamabost egun uko egindako 40.000 euroak baino diru apur bat gehiago batzea lortu dauela jakinarazo nahi deutso Zinez produzino etxeak jendarteari. Beraz, crowdfunding kanpaineak bere helburua lortu dau, amaitutzat emonez fase hau.
Barrura begiratzeko lehioak filma finantziatzeko orduan, azken asteotan emon diran gertakizunen harira, orain hamabost egun uko egindako 40.000 euroak baino diru apur bat gehiago batzea lortu dauela jakinarazo nahi deutso Zinez produzino etxeak jendarteari. Beraz, crowdfunding kanpaineak bere helburua lortu dau, amaitutzat emonez fase hau. Dana dala, proiektua diruz laguntzen laguntzen jarrai daiteke www.zinez.net webgunean.
Lehengo eta behin, proiektu hau diruz lagundu daben guztiei eskerrak emon nahi deutseguz. 4 euro edota 500 euro emon dituenei; danak dira proiektuaren parte, eta holan jakinarazo deutsegu, banan banan, e-posta bidez. Eskerrak emon nahi deutseguz baita gure egoeraz arduratu diran guztiei be, eta bereziki, gure mugak ikusita, kultur mundutik ez geunkan ahotsa emon deuskuen horreei.
Egoera hau Zinez-eko taldearentzat eragozpena izan bada be, filmagaz lanean jarraitu dogu, eta jarraitzen dogu. Ezer pasau ez balitz legez lanean jarraitzea jagoku orain, pelikula, kritika eta publikoa izan daitezen berbea hartzen dabenak. Aurretik esan genduan legez, pelikula hau egin eta publikoak pelikula hau ikusteko eskubidea daukala uste dogu.
Esangura horretan, Barrura begiratzeko leihoak filma Zinemaldiko filmen hautaketa batzordeari aurkeztuko deutsagula jakinarazo nahi dogu, eta ez dogula nahi gertatutako ezerk eragitea jarraitu beharreko bideari. Ez dugu sorgin-ehizarik nahi, ez eta faboritismorik. Itxi deiotsagun bakotxari bere lana askatasun osoz egiten, eta zinea izan daitela, bere zentzu zabalenean, berbea hartzen dauena.
Barrura begiratzeko leihoak
Josu Martinezen ideia bat ardatz hartuta, bost presoren inguruko dokumental banagaz osotuko dabe filma bost zinemagilek eta filma 2012ko Donostiako zinemaldian aurkeztu nahi dabe. Bost zinemagileak dira Josu Martinez, Eneko Olasagasti, Mireia Gabilondo zuzendaria, Txaber Larreategi zuzendaria eta Enara Goikoetxea.
Gogoratu Zinez produkzino-etxeak uko egin eutsola Donostiako Udalak bost euskal presori buruzko Barrura begiratzeko leihoak dokumentalari emondako 9.000 euroko diru-laguntzinoari. Donostiako Udalaren laguntzinoa ez eze, beste edozein laguntza publikori ezetz esatea erabagi dabe Zinez alkarteko buruek. Laguntasun barik geratu diranez, lana amaitzeko babes ekonomikoa eskatu eutsien kulturzaleei, edozein dala euren ideologia politikoa, artisten sormen-askatasuna, argi emoile izan daiten orain eta beti. Crowdfunding kanpaineak bere helburua lortu dau.
Espainiako Barne Ministroak Donostiako Udalaren laguntasun hori emotearren Bildu legez kanpo ixteko mehatxua egin eban eta orduantxe sortu zan astrapala hau guztia.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!