Zinebi eta La hACERIA bat eginik uri eraldaketa prozesuetan oinarritutako dokumental zikloan
2012-06-22 12:39 BarriakUria bada niretzat. Uriko bizitza eta bere lekuak gaur egungo dokumentalean izeneko erakusketea osotzen daben hiru saioetan, Alemaniako, Argentinako, Brasilgo, Frantziako, Indonesiako, Ingalaterrako eta Italiako hainbat urigune bitxigaz lotutako uri eraldaketa eta bizipen esperientziei buruzko 7 dokumental aurkeztuko ditue Bilboko ikus-entzuleen aurrean.
Diziplina anitzeko ZAWP Bilbao (Zorrotzaurre Art Working Progress) arte egitasmoaren barruan, Bilboko Zine Dokumental eta Laburmetraia Nazinoarteko Zinemaldiak (Zinebi) eta hACERIAk, lehiaketearen 53. edizinoan izena emon daben filmen aukeraketea aurkeztuko dabe egunotan (Bagilaren 21ean, 23an eta 24an). Film horreen ezaugarria uri eraldaketa prozesuak eta horreek gizartean, kulturan, ekonomian eta gizartean izan dituen ondorioak dira.
Uria bada niretzat. Uriko bizitza eta bere lekuak gaur egungo dokumentalean izeneko erakusketea osotzen daben hiru saioetan, Alemaniako, Argentinako, Brasilgo, Frantziako, Indonesiako, Ingalaterrako eta Italiako hainbat urigune bitxigaz lotutako uri eraldaketa eta bizipen esperientziei buruzko 7 dokumental aurkeztuko ditue Bilboko ikus-entzuleen aurrean. Lanak La hACERIAn (Deustuko Erribera, 42) ikusi ahal izan dira bart eta ZAWP pabilioian (Deustuko Erribera, 47 - 00 pabilioia) zapatuan eta domekan, arratsaldeko 18:30etik aurrera. Sarrerea librea izango da.
Egitarauak, uri inguruneak okupetako eta bertan biziteko moduei eta gaur egungo urietan bizi dan jenteak dituan baldintzei buruzko gogoetea eragin nahi dau ikus-entzulearengan, nazinoarteko zenbait esperientzia erakusten dauen zinearen bitartez Deustuko Erribera-Zorrotzaurre auzoko aldaketea be lantzeko. Programautako filmen artean, El Havre (Frantzia), Buenos Aires (Argentina) edo Londoneko Spitalfields auzo historikoan egin diran hainbat motatako eraldaketetan oinarritutako zazpi dokumental dagoz.
Programazinoa bart abiatu zan Julian D´Angiolilloren Hacerme feriante (Argentina, 2010) dokumental argentinarraren emonaldiagaz eta zapatuan izango dau jarraipena ZAWP pabilioian, arratsaldeko 18:30ean hasiko dan saioagaz. Hitzordu horretan Benoit Feliciren Unfinished Italy (Italia, 2010) eta Francoise Poulin-Jacoben Je Vous écris du Havre (Frantzia, 2010) dokumentalak eskainiko dira. Lehenengoa, ustelkeria politikoaren ondorioz amaitu barik geratu diran eraikinen hondakin modernoetara egiten dan bidaia da, eta bigarrena, 1944an, Bigarren Mundu Gerran, alemanek egindako bonbardaketen ondorioz desegindako Le Havreko urigunearen berreraikuntzeari begiratzen deutson lana da.
Egitarauari amaierea emoteko, domekan beste lau dokumental eskainiko dira: Taba (Brasil, 2010), À bout de bras (Kanada, 2011), Zu wenig zu viel? (Alemania, 2010) eta Spirit of the house (Britainia Handia, 2011). Proiekzinoaren amaieran mahai-ingurua egongo da, eta bertan arkitektoek, urbanistek, auzokide eta kultur talde alternatiboen ordezkariek hartuko dabe parte. Bertan, gaur egungo urietako biziteari buruzko zikloaren hiru saioetan planteau diran gai nagusiei buruz berba egin eta eztabaidatuko dabe.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!