Bilbo, Manhattaneko Film Laburren Jaialdiaren uriburu bihurtuko da

Bizkaie! 2012-09-28 12:55   Barriak

Bilbo 2012ko Manhattan Short Film Festival jaialdiaren uriburu bihurtuko da gaur, hilak 28, eta bilbotarrek bertan parte hartzeko eta botoa emoteko aukerea izango dabe.

Pablo Berger bilbotarraren 'Blancanieves' pelikulea, Oscar sarietan

Bizkaie! 2012-09-27 15:49   Barriak

Pablo Berger bilbotarraren Blancanieves pelikulea izango da Espainiaren ordezkari Oscar sarietan. Espainiako Zinema Akademiak jakinarazo barri dau albistea. Mexiko zinemearen Ariel Sarietan be, pelikula bera joango da Espainiaren izenean.

Euskal filmak izango dira ikusgai London Spanish Film Festival jaialdian

Bizkaie! 2012-09-25 11:04   Barriak

London Spanish Film Festival izeneko jaialdia Londresen egingo da irailaren 28tik urriaren 10era bitartean, eta euskal zinemak atal berezi bat izango dau bertan, Arriya, Bertsolari, La casa Emak Bakia eta Extraterrestre pelikulak proiektauko baitira.

Emakumeen presentzia sekula baino handiagoa izango da Bilboko Film Sozialen jaialdian

Dabi Piedra 2012-09-24 15:14   Barriak

Laugarren urtez egingo dabe Nazinoarteko Film Ikusezinen Jaialdia, irailaren 27tik urriaren 4ra, KCD Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeak antolatuta. Ohiko moduan, mundu zabalean eta geure inguruan jazoten diran bidebakokeriak salatu, gizarteari ahotsa emon eta baztertutakoen alde egiten daben pelikulak proiektauko ditue.

Astelehenean zabalduko da 'Bidaiari Dubi Dubi' lehiaketara bidaiakaz lotutako bideo laburrak bialtzeko epea

Bizkaie! 2012-09-21 12:08   Barriak

Bideoaren artxiboak ez dau 10 MB baino gehiago hartuko, eta mp4, 3gp, wma, avi edo mpg formatuan bialdu behar dira. Bideoak internet bitartez aurkeztu beharko dira, izen emote formularioa betez, honako helbide honetan. Bideoak aurkezteko epea irailaren 24tik urriaren 7ra bitartean egongo da zabalik.

Zazpi film laburrek osotzen dabe Kimuak 2012 katalogoa

Bizkaie! 2012-09-20 12:21   Barriak

Krisi ekonomikoak eragindako murrizketek bestelako ondorioak be ekarri deutsoz Eusko Jaurlaritzeak sustatu eta Euskadiko Filmategiak kudeatzen dauen film laburren katalogoari. Batetik, katalogoaren aurkezpena eta egiturea sinpletu egin dabe eta, bestetik, 35 milimetroko zinema formatua kentzeak be aurrezte esanguratsua ekarri deutse antolatzaileei materialen produkzinoan.

Zineuskadik Donostia 60. Zinemaldiko bost pelikulagaz hasiko dau denporaldia

Bizkaie! 2012-09-20 10:51   Barriak

Aurtengo Zinemaldiko atal desbardinetan proiektauko diran Hipnotisören, To say goodbye, Pura Vida, Comme un chef eta Orla Frosnapper euskal zinema-aretoetan euskeraz ikusi ahal izango dira hilebete gitxi barru.

3.505 film labur aurkeztu dira 54. Zinebira

Bizkaie! 2012-09-17 17:48   Barriak

Zinebik 54k beste marka bat gainditu dau kopuru horreekaz, izan be, aurten igaz baino 484 film gehiago jaso dira. Jatorriari jagokonez, aurten be Frantzia da lan gehien aurkeztu dituan bigarren herrialdea, danetara, 588 lan, 687 lan aurkeztu dituan Espainiaren atzetik.

'Blancanieves', 'Grupo 7' eta 'El artista y la modelo' Oscarretarako bidean

Bizkaie! 2012-09-12 12:51   Barriak

Pablo Berger bilbotarraren Blancanieves pelikulan Maribel Verdu da protagonista eta Grimm anaien ipuinaren egokitzapen mutua da. Truebaren lana bezela, oraindino ez dabe aretoetan estreinau eta Donostiako Zinemaldiko Urrezko Maskorraren burrukan izango da, irailaren 21etik aurrera.

Basque Films-ek produzidutako 'Camera Obscura' pelikulea barikuan estreinauko dabe

Bizkaie! 2012-09-11 15:53   Barriak

Basque Films-ek produzidutako Camera Obscura pelikulea datorren barikuan, irailaren 14an, estreinauko da Estaduko hainbat uritan. Maru Solores gipuzkoarrak zuzendu dau Camera Obscura. Solores gidoiaz be arduratu da Ruth Rehmet alemaniarragaz batera.

Kim Ki-duken 'Pietà' filmak irabazi dau Urrezko Lehoia Veneziako Mostran

Bizkaie! 2012-09-10 12:16   Barriak

Kim Ki-Duk zuzendari hegokorearraren Pietà filmak irabazi dau Veneziako 69. Mostrako Urrezko Lehoia. Urrezko Lehoia Kim Ki-Duk filmako zuzendariak berak jaso dau, Veneziako Lidoko Jauregian.

Dustin Hoffman, bosgarren Donostia Saria

Bizkaie1 2012-09-07 15:48   Barriak

Donostiako 60. Zinemaldia hasteko gero eta gitxiago falta danean, gaur jakinarazo dabe Dustin Hoffman aktore estadubatuarrak bosgarren Donostia saria jasoko dauela, aurtengo edizinoan, John Travoltak, Tommy Lee Jonesek, Oliver Stonek eta Ewan McGregorrek be jasoko dabelako.

Michael Hanekeren 'Amour' filmak Fipresci Sari Nagusia jasoko dau Donostia Zinemaldian

Bizkaie! 2012-09-06 11:12   Barriak

Zinematografiako Prentsaren Nazinoarteko Federazinoak (Fipresci) Michael Haneke zuzendariaren Amour filmari emongo deutso urteko film onenaren Sari Nagusia. Fipresciko kide diran mundu osoko 225 kritikarik azken urtean estreinautako filmen artetik bat aukeratzen dabe, bozketa bidez, Sari Nagusia emoteko.

John Travoltak be Zinemaldiko Donostia saria jasoko dau

Bizkaie! 2012-09-03 18:08   Barriak

John Travoltak Mark Steven Johnson zuzendariaren Killing Season filmaren errodajea amaitu dau oraintsu Georgian; film horretan, Robert De Nirogaz egin dau lan.

Tommy Lee Jonesek aurtengo hirugarren Donostia saria jasoko dau

Bizkaie! 2012-08-30 15:17   Barriak

Tommy Lee Jones aktoreak aurtengo Zinemaldiko hirugarren Donostia saria jasoko dau, Oliver Stone zuzendaria eta Ewan McGregor aktorea be sarituko ditualako aurten 60. Zinemaldiak. Irailaren 28an jasoko dau Donostia Saria Tommy Lee Jonesek, Kursaalen egingo daben ekitaldian.

Michel Gaztambidek jasoko dau aurten Zinemaldiko Zinemira Saria

Bizkaie! 2012-08-29 16:47   Barriak

Irunen jaiotako gidoigile eta zinema zuzendaria omenduko dau aurten Donostiako Zinemaldiak euskal zinemari eskainitako Zinemira saria emonez, egindako ibilbideagaitik. Irailaren 23an jasoko dau Gaztambidek Zinemira saria, Donostiako Bataplan dantzalekuan egingo dan Euskal Zinemaren Jaiaren barruan.

Oliver Stonek eta Ewan MacGregorek jasoko dabe Donostia Saria

Bizkaie! 2012-08-28 10:45   Barriak

Donostia Zinemaldiaren 60. edizinoa datorren irailaren 21etik 29ra izango da eta honezkero badakigu Oliver Stone AEBetako zuzendariak Donostiako Zinemaldiaren 60. urteurreneko Donostia Sari berezia jasoko dauela, bere ibilbide osoaren autortza moduan. Ewan MacGregorek, barriz, 2012ko Donostia Saria jasoko dau eta Gipuzkoako uriburuan izango da aktorea Juan Antonio Bayonak zuzendutako The Impossible filma aurkezten.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

'Dragoi ehiztaria' filma abuztuaren 31n estreinauko dabe

Bizkaie! 2012-08-27 15:27   Barriak

Patxi Barcok zuzendutako, Dragoi ehiztaria filma, Zurriola Group Entertainment produkzino-etxearena eta Barton Filmsek banatutakoa, zinema-aretoetara abuztuaren 31an helduko da. Asier Hormaza eta Itziar Ituño dira protagonistak eta filmak Gorkaren istorioa dakar: Gorka ETA politiko militarreko kide izan da taldea desegin zan arte.

Egipto, Tunisia eta Marokoko lau film ikusgai, Zinema Mugimenduan sailean

Bizkaie! 2012-08-22 15:44   Barriak

Zinema Mugimenduan sailean Egipto, Tunisia eta Marokoko lau film proiektauko ditue irailaren 24an, Donostiako Zinemaldiko iturriek jakinarazo dabenez. Herrialde arabiar eta afrikarretako zinemea bultzatzea dau helburu ekimenak.

Zinema Ikasleen Nazinoarteko XI. Topaketeak mundu osoko eskoletako lanak proiektauko ditu

Bizkaie! 2012-08-21 11:25   Barriak

Zinema Ikasleen Nazinoarteko XI. Topaketea irailaren 26tik 28ra egingo da Donostian, Zinemaldiko iturriek jakinarazo dabenez. Mundu osoko zinema-eskoletako ikasleen lanak ezagutzera emon gura ditue.