'Barrura Begiratzeko Leihoak' filman agertzen diran protagonisten izenak ezagutarazo ditue
2012-07-04 18:19 BarriakFilma egin ahal izateko dagoeneko 20.000 euro batu dituela jakinarazo dabe prentsaurrean. Dana dala, Zinez-eko bozeroaileek adierazo dabe beste 20.000 € behar dituela oraindino. Haizea Belza Zinez produkzino etxeko kideak azaldu dauenez, ekarpen gehienak euskal herritarrek eginak badira be, Madril, Galizia, Holanda nahiz Alemaniatik be egin dira ekarpenak.
Barrura Begiratzeko Leihoak filmeko bost protagonisten izenak ezagutarazo ditu gaur Zinez produkzino etxeak prentsaurrean. Josu Martinezek Irati Tobarren historia kontauko dau, Eneko Olasagastik Mikel Anzarena, Enara Goikoetxeak Jexux Mari Zalakainena, Txaber Larreategik Jon Ugarterena eta Mireia Gabilondok eskutik helduko jaku Gotzone Lopez de Luzuriagarena. Josu Martinez filmako zuzendariaren berbetan: aniztasuna dago presoen aldetik, egoera, adin, bilakaerearen aldetik, baina dana biribiltzen dauena Zinez etxearen zinemagintzea da. Zinez etxearen zinemagintzea mikroskopio bat da, personen egia txikiak handitzen dituan zinemagintzea hain zuzen be.
Beste alde batetik, egoera ekonomikoari jagokonez, filma egin ahal izateko dagoeneko 20.000 euro batu dituela jakinarazo dabe prentsaurrean. Dana dala, Zinez-eko bozeroaileek adierazo dabe beste 20.000 € behar dituela oraindino. Haizea Belza Zinez produkzino etxeko kideak azaldu dauenez, ekarpen gehienak euskal herritarrek eginak badira be, Madril, Galizia, Holanda nahiz Alemaniatik be egin dira ekarpenak. Kultur munduko jentearen babesa sekulakoa izaten ari da, baina ez daukagu indarrik alkartasun hori guztia bideratzeko, talde txikia garelako eta lanpetuta gabiltzalako filma amaitzen. Edozelan be, Josu Martinez proiektuaren koordinatzaileak ekarpen danak eskertu ditu. Bide batez, deialdia egin deutse zinegotzi eta kargu publikoei Barrura Begiratzeko Leihoak maila personalean diruz laguntzeko, argi geratu daiten administrazinoak ez dauela ministroaren mehatxuagaz bat egiten. Deialdia alderdi politiko guztietako karguei zuzenduta dago, ziur baitagoz alderdi guztietan dagozala kulturaren askatasunaren aldeko personak.
Honen harira, Zinez produkzino etxeak esan dau: Ministroaren mehatxuak bildurra eragiten dau, baina bildur hori gainditu egin behar dogu, kultur-sorkuntzea babesteko. Administrazinoa kultur-eragile sendoa dan aldetik, ministroaren mehatxua arriskutsua da kulturgintzarako. Areago, kulturgintzeak eginkizun garrantzitsua izan beharko dau bakegintzan, bizikidetzearen legamia dalako.
Ekarpenak egiteko kontu korronte zenbakia gogorarazo dabe 3035 0134 46 1340044563 eta www.zinez.net webgunearen bitartez diru emotea egiteko aukerea aitatu.
Azken buruan, filma dagoeneko amaituta, aste honetan bertan emongo jako Zinemaldiko selekzino batzordeari. Estreinaldia datorren irailean izango da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!