Imanol Uribe zinemagileak egile portugesen Nazinoarteko Saria jaso dau
2012-03-01 10:23 BarriakImanol Uribe zinemagileak Portugaleko Egileen Alkartearen Nazinoarteko Saria jaso barri dau. Zuzendari eta gidoigile lanak saritu deutsiez, batez be bere pelikuletan Latinoamerikaren tratamendu soziokulturalagaz izan dauen sentikortasunagaitik.
Imanol Uribe zinemagileak Portugaleko Egileen Alkartearen Nazinoarteko Saria jaso barri dau. Zuzendari eta gidoigile lanak saritu deutsiez, batez be bere pelikuletan Latinoamerikaren tratamendu soziokulturalagaz izan dauen sentikortasunagaitik.
Asteon iragarri dau Uribek Miel de naranja film barria Malagako Zinemaldian estreinauko dauela. Enrique Gonzalez Macho da lanaren produktorea.
Zinemagile gipuzkoarrak hainbat sari jaso ditu urteotan, besteak beste, Donostia Zinemaldiko Urrezko Maskorra Días contados lanagaitik eta zortzi Goya sari Días contados eta El rey pasmado pelikulengaitik. Film ugari sortu ditu Uribek, berbarako, El proceso de Burgos (1979), La fuga de Segovia (1981), La muerte de Mikel (1983), El viaje de Carol (202) eta La carta esférica (2007).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!