'La pasión de rodar' Alex de la Iglesiaren ibilbideari buruzko liburua idatzi dabe Jesus Angulo eta Antonio Santamariak

Bizkaie! 2012-03-14 10:36   Barriak

Zuzendari bilbotarraren ibilbideari buruzko alkarrizketa liburua aurkeztu eben bart Madrilen; La pasión de rodar izenburupean, Euskadiko Filmategiak kaleratu dau. Jesus Angulok eta Antonio Santamariak Alex De la Iglesiagaz hiru egunetan izandako alkarrizketetan oinarrituta dago.

Besteak beste, Espainiako Zinema Akademiako presidentea zan garaia, bizitza personala edo Payasos en la lavadora eleberria lako gaiak jorratu ditue liburuan. Gainera, haren obreari buruzko ikerketak, eta egindako film bakotxaren begiratu zehatzak be agiri dira La pasión de rodar liburuan.

Gure ibilbideak zorroztasuna eta erispide jakin batzuk dituala erakusten saiatzen gara zuzendariok, baina guzurra da, autortu eban De la Iglesiak. Halan da be, gauza batzuk ondo egin dituala adierazo eban: Ez naz umilegia, huts egiten dot horretan, baina esango neuke jentea dibertidu dodala.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu