Pedro Almodovar eta Enrique Urbizuren pelikulak, 2012ko Goya sarietako faboritoak

Bizkaie! 2012-01-11 10:19   Barriak

Pedro Almodovarren La piel que habito eta Enrique Urbizu bilbotarraren No habrá paz para los malvados pelikulek ditue izendapen gehien 2012ko Goya sarietan; hain zuzen be, lehenengoak 16 eta bigarrenak, 14. Zezeilaren 19an egingo dabe sarien banaketea, Madrilen. Mateo Gilen Blackthorn eta Benito Zambranoren La voz dormida be film onenaren eta zuzendari onenaren sarietarako hautagai dira.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Hilebeterik bizienean sartu da Euskadiko Filmategiak antolatutako Alex de la Iglesiaren atzera-begirakoa

Bizkaie! 2012-01-09 18:00   Barriak

Urtarrila izango da atzera-begirakoaren hilebeterik beteena eta biziena, honako sesino honeek izango diralako: Baionan bi (Cinéma l’Atalante), Gasteizen hiru (Aula Fundación Caja Vital Kutxa-CC Dendaraba), Bilbon bost (AlhondigaBilbao) eta beste bost Donostian (Antzoki Zaharra).

Fritz Langen film mutuei eskainitako zikloa, Bilboko Alondigako Zinematekan

Bizkaie! 2012-01-09 12:30   Barriak

Bilboko Alondigako Zinematekeak Fritz Lang zuzendaria izango dau protagonista urtarrilean. Danetara, zinemagile austriarraren hamaika film proiektauko ditue, tartean Metropolia eta Mabuse doktorea. Zikloa urtarrilaren 11n hasiko da eta zezeilaren 16an, amaitu. Langek epealdi mutuan egin zituan lan garrantzitsuenak izango dira ikusgai. Pelikula bakotxeko emonaldi bi egingo dira.

Zortzi film estreinauko ditue Donostiako Dock of the Bay musika dokumentalen 5. jaialdian

Bizkaie! 2012-01-09 10:34   Barriak

Dock of the Bay musika dokumentalen 5. jaialdia egingo dabe Donostian, urtarrilaren 12tik 15era. Lau egunez hainbat proiekzino, kontzertu, berbaldi eta erakusketa eskainiko ditue Trueba eta Principal zinema-aretoetara eta Gazteszena aretoan.

'Les adieux à la reine' filmak edegiko dau Berlinale jaialdia

Bizkaie! 2012-01-05 11:07   Barriak

Benoît Jacquot zuzendari frantsesaren Les adieux à la reine filma izango da 62. Berlinale jaialdiko lehenengoa. Chantal Thomas idazlearen izen bereko nobelea dau oinarri pelikuleak, Frantziako Iraultzaren hasieran dago girotuta, eta Luis XVI. eta Maria Antonieta errege-erreginen zerbitzarien ikuspuntutik kontauta. Berlinale zezeilaren 9an hasiko da, eta 19an, amaitu.

Kimuak 2011 katalogoko film laburrek 35 sari irabazi ditue daborduko

Nagore Ferreira Zamalloa 2011-12-23 14:22   Barriak

Bederatzi film laburrek osotzen dabe 2011ko Kimuak programea. Hamaulagarren bildumea aurkeztu dabe gaur Bilbon, Antonio Rivera Kultura sailburuordeak, Aizpea Goenaga Etxepareko buruak, Joxean Fernandez Euskadiko Filmategiko zuzendariak eta Txema Muñoz Kimuak egitasmoaren arduradunak. Aurtengo katalogoan thrillerra, genero baltza eta dramea dira nagusi.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

‘Luke eta Lucy’ animazinozko filmearen estreinaldia, abenduaren 23an

Bizkaie! 2011-12-22 11:53   Barriak

Gabonetan, animazinozko Luke eta Lucy pelikulea ikusteko aukerea izango dogu EAEko zinema-aretoetan, Eusko Jaurlaritzearen Zinema Euskeraz programeari esker. Estreinaldia abenduaren 23an egingo dabe, Gasteizeko Floridan eta Donostiako Principen; Tolosako Leidorren, barriz, hilaren 26an izango; eta, Bilboko Multisen, 30an.

Getxoko Udalak I. Laburmetrai Lehiaketea abiatu dau aniztasunaren alde eta arrazakeriaren kontra zinemaren bitartez aurrera egiteko asmoz

Bizkaie! 2011-12-19 16:58   Barriak

Lanak aurkezteko epea 2012ko urtarrilaren 20tik zezeilaren 24ra bitartean egongo da zabalik. Parte hartzeko oinarriak urtarrilaren 15ean argitaratuko dira www.zubiak.getxo.net helbidean.

Zinez produkzino etxea 'Kartzelako poemak' preso politikoen inguruko filma egiten dabil

Bizkaie! 2011-12-19 14:08   Barriak

Josu Martinezen ideia bat ardatz hartuta, bost presoren inguruko dokumental banagaz osotuko dabe film bat bost zinemagilek eta filma 2012ko Donostiako zinemaldian aurkeztu nahi dabe. Bost zinemagileak dira Josu Martinez, Eneko Olasagasti, Mireia Gabilondo zuzendaria, Txaber Larreategi zuzendaria eta Enara Goikoetxea.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

'Malutatxo', 'Aita zonbia naiz' eta 'Xora' euskerazko filmak estreinauko ditu Barton Filmsek

Bizkaie! 2011-12-16 14:19   Barriak

Barton Filmsek euskerazko hiru lanen estreinaldiaren barri emon barri dau, eta horrezaz gan ehundik gora pelikulako katalogoa aurkeztu dau. Estreinaldien artean, lehenengoa abenduaren 23an izango da: Malutatxo (Andres G. Scaher), animazinozkoa; ostean, urtarrilean, Aita zonbia naiz (Ricardo Ramon eta Joan Espinach); eta, martian, zubereraz egindako Xora (Peio Cachenaute).

Mendi Film Festival'11, mendia, abentura eta natura zinemagintzarik onena Gasteizen

Bizkaie! 2011-12-12 14:33   Barriak

Gaur, hilak 12, hasi eta datorren martitzenera (hilak 20) bitartean Gasteizen laugarren urtez egingo da Mendi Film Festival, dagoeneko IAMF (International Alliance for Mountain Film) alkargoko kide izanik gainera, gai horreen inguruko nazinoarteko zinema jaialdirik onenak batzen dituan alkargoa.

Umorea Labur, Arrigorriagako Umorezko Laburren X. Jaialdia abenduaren 12tik 17ra

Bizkaie! 2011-12-12 11:49   Barriak

Arrigorriagako Umorezko Film Laburren X. Jaialdia Arrigorriagako Lonbo Aretoan egingo da abenduaren 12tik 17ra bitartean. Komedia, umorea eta barrea ardatz dituan jaialdiak Borja Cobeaga zinema zuzendaria, nazinoartean proiekzino handieneko euskal zuzendaria omenduko dau

»» Ikusi argazki guztiak (1)

Alex Txikonek 'Aizkora hotsak goi mendietan' filma aurkeztuko dau Durangon

Bizkaie! 2011-12-08 14:58   Barriak

Bideografik produkzino etxeko kideek Alex Txikon, Ernesto Ezpeleta 'Bihurri' eta Xabier Errogaz Euskal Herritik, Gernikatik Pakistanera egindako bidaia kontetan dabe dokumentalean.

Irudienea sortzaileen gunea abenduaren 6tik 8ra Durangon

Bizkaie! 2011-12-05 14:52   Barriak

Abenduaren 6a eta 8a bitartean zabalduko ditu ateak Durangon Irudieneak, euskerazko ikus-entzunezkoen sortzaileen guneak. Topagunea Euskera alkarteen Federazinoa eta Gederiaga Alkartearen ekimenez sortu da Irudienea eta euskeraz sortutako ikus-entzunezkoen erakusleku zein ikus-entzule eta sortzaileen topaleku izan nahi dau.

Dobaneko zine maratoia eskainiko dau Zinema Euskaraz-ek Durangoko Azokan

Bizkaie! 2011-12-05 14:35   Barriak

Zine Maratoia eskainiko abenduaren 6an izango da. Bertan, azken hileotako zenbait estreinaldi ikusi ahal izango dira euskeraz. Etenik bako proiekzinoa pantaila erraldoiaz hornidutako Irudienea gunean, 50 lagunentzako lekua dauen autobusean izango da, eguerdiko 12:00etatik 20:00etara.

Asier Altunaren 'Artalde' filmak irabazi dau Lekeitioko Zine Bilerea

Bizkaie! 2011-12-05 10:10   Barriak

Amateurren atalean, barriz, sormenezkoen arloan, lehenengo saria Joseba Uberuagaren Izena duena lanak jaso dau; Uberuagaren lana, gainera, igazko Benito Ansola Beken irabazleetako bat izan zan eta horrek poztasun handia eragin dau antolatzaileen artean.

Tolosa, Ordizia, Arrasate, Andoain, Leioa, Barakaldo, Elorrio eta Amorebietako Udalek Europa Cinemas-Media sareagaz bat egin dabe

Bizkaie! 2011-12-02 13:48   Barriak

Aitatutako zortzi aretok lehenengo euskal sare txiki bat eratu dabe. Akordioa 2012ko urtarrilaren 1an martxan jarriko da modu ofizialean eta zinema europarraren eskaintzea nabarmen handituko dau gure lurraldean. Zinema aretoek 18.000 euroko laguntza ekonomikoa be jasoko dabe.

Mungiako Izenaduba Basoan, Olentzeroren etxean aurkeztu dabe 'Olentzero eta iratxoen jauntxoa' filma

Bizkaie! 2011-12-01 12:17   Barriak

'Olentzero eta iratxoen jauntxoa' filmaren aurre-estreinaldia gaur, hilak 1, egingo da Mungiako Olalde Aretoan, 19:30ean eta bihar, hilak 2, Baleukoren film barriaren estreinaldia izango da zinema-aretoetan.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Alex de la Iglesiaren 'La chispa de la vida' pelikula barriaren aurrestreinaldia, gaur, Bilbon

Bizkaie! 2011-11-30 10:41   Barriak

Euskadiko Filmategiak Alex de la Iglesia zinemagile bilbotarraren ganeko atzera begirakoa egiten dabil Baionan, Bilbon, Donostian eta Gasteizen, eta egitarau horren barruan, La chispa de la vida pelikulearen aurrestreinaldia egingo dabe zemendiaren 30ean, Bilboko Alondigan, 20:00etan, Alta Films, Barton Films eta Golemegaz alkarlanean. Alex de la Iglesiak berak aurkeztuko dau pelikulea, ganera

Filmazpit euskeraz azpidatzitako filmak zabaltzeko programea abiatu dabe

Bizkaie! 2011-11-28 17:22   Barriak

Filmazpit zinemea zabaltzeko ekimena martxan ipini barri ditu Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordetzeak. Donostia Kultura arduratuko da programea kudeatzeaz, Donostiako Zinemaldia, Euskadiko Filmategia eta Tabakaleragaz batera. Euskeraz azpidatzitako ikus-entzunezko hamar programa produziduko dira.