Mendi Film Festival'11, mendia, abentura eta natura zinemagintzarik onena Gasteizen

Bizkaie! 2011-12-12 14:33   Barriak

Gaur, hilak 12, hasi eta datorren martitzenera (hilak 20) bitartean Gasteizen laugarren urtez egingo da Mendi Film Festival, dagoeneko IAMF (International Alliance for Mountain Film) alkargoko kide izanik gainera, gai horreen inguruko nazinoarteko zinema jaialdirik onenak batzen dituan alkargoa.

Jabi Baraiazarra Mendi zinemaldiko zuzendariaren esanetan, aurten aurrekontua igazkoa baino txikiagoa izan arren, kalidadean gora egin dau Mendik. Berbarako, parte hartzeari jagokonez, igaz 22 film lehiatu ziran sail ofizialean eta aurten, barriz, 17 herrialdetako 40 izango dira.

Gasteizeko Europa Biltzar Jauregian alkartuko dira zinemagilerik entzutetsuenak, produktore barriak nahiz bide oparoa dabenak, mendizale zein muturreko kirolari puntakoak, eta gehienbat, ikus­entzuleak. Europa Biltzar Jauregian izango dira saioak arratsaldeko 16:00retan eta 18:30ean. Inaugurazinoa, barriz, Prntzipal Antzokian egingo da. IV. Mendi Film Festivalaren egitaraua, hemen.

Mendi Film Festivalen eskutik, kulturea eta adrenalinaz betetako jarduerak buztartuko dira Gasteizen eta horren inguruan hainbat osogarri: erakusketak, berbaldiak, tailerrak, eskoletan eta espetxean proiekzino didaktikoak, eta baita muturreko ikuskizun funambulistak be Andre Mari Zuriaren plazan Zeledon ospetsuari lanpostua kendu guran.

Mendia eta abentura munduko film onenak publiko zabal bati erakusteko asmoz sortu zan Mendi Film Festival orain lau urte.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu