Umorea Labur, Arrigorriagako Umorezko Laburren X. Jaialdia abenduaren 12tik 17ra

Bizkaie! 2011-12-12 11:49   Barriak

Arrigorriagako Umorezko Film Laburren X. Jaialdia Arrigorriagako Lonbo Aretoan egingo da abenduaren 12tik 17ra bitartean. Komedia, umorea eta barrea ardatz dituan jaialdiak Borja Cobeaga zinema zuzendaria, nazinoartean proiekzino handieneko euskal zuzendaria omenduko dau

Arrigorriagako Umorezko Film Laburren X. Jaialdia Arrigorriagako Lonbo Aretoan egingo da abenduaren 12tik 17ra bitartean. Komedia, umorea eta barrea ardatz dituan jaialdiak Borja Cobeaga zinema zuzendaria, nazinoartean proiekzino handieneko euskal zuzendaria omenduko dau. Cobeaga bilbotarra Hollywoodeko Oscarretarako izentau eben Eramos pocos film laburragaitik. Omenaldiari amaierea emoteko, EHUko irakasle eta zinemagile Kepa Sojok (El síndrome de Svensson, Looking for Chencho) zuzenduko dauen umorea formato laburrean gaiari buruzko mahai-ingurua izango da. Parte-hartzaileak: Itziar Lazkano (Izarren argia, Vaya semanita) aktorea, Diego San José (Pagafantas, No controles) gidoilaria eta Rubén Ontiveros (Que vida más triste, Bea lo ve todo) eta Alberto González (Un día con Amenabar, Una noche con Amenabar) zuzendariak izango dira.

Lehiaketeari jagokonez, danetara 150 film baino gehiago jaso ditue eta horreetatik 32 lehiatuko dira; batzuk Goya sarietarako aurre aukeratuak eta beste batzuk euskeraz egindako filmak.

Emonaldiak Arrigorriagako Lonbo aretoan izango dira arratsaldeko 20:00etatik aurrera. Arrigorriagako Umorezko Film Laburren X. Jaialdiaren egitaraua: hemen.

X. Umorea Labur Jaialdiaren ameiarako gala eta sari banaketa ekitaldia datorren zapatuan, hilaren 17an izango da, 20:30ean. Aurkezle lanetan, barriz, Gorka Aginagalde eta Iñigo Salinero 'Txaflas' izango dira.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu