Hilebeterik bizienean sartu da Euskadiko Filmategiak antolatutako Alex de la Iglesiaren atzera-begirakoa
2012-01-09 18:00 BarriakUrtarrila izango da atzera-begirakoaren hilebeterik beteena eta biziena, honako sesino honeek izango diralako: Baionan bi (Cinéma l’Atalante), Gasteizen hiru (Aula Fundación Caja Vital Kutxa-CC Dendaraba), Bilbon bost (AlhondigaBilbao) eta beste bost Donostian (Antzoki Zaharra).

Euskadiko Fimategiak Baiona, Bilbo, Donostia eta Gasteizen antolatu dauen lehenengo atzera-begirakoak bide erdia egin dau 2011ko zemendian abian jarri zanetik. Edozelan be, urtarrila izango da atzera-begirakoaren hilebeterik beteena eta biziena, honako sesino honeek izango diralako: Baionan bi (Cinéma l’Atalante), Gasteizen hiru (Aula Fundación Caja Vital Kutxa-CC Dendaraba), Bilbon bost (AlhondigaBilbao) eta beste bost Donostian (Antzoki Zaharra).
Hile honetako sesinoez gan, urtarrilaren 13an Alex de la Iglesiaren azken filmaren La chispa de la vida-ren (2012) estreinaldia izango da areto komertzialetan. Film honen aurreestreinaldia Bilbon egin zan atzera-begirakoaren barruan zuzendaria bera bertan izan zalarik. Arrakasta itzela izan eban filmaren aurreestreinaldiak bai ikusleen eta bai kritikaren aldetik.
Horrezaz gan, urtarrilean argitaratuko dau Euskadiko Filmategiak, zuzendari bilbotarrari buruz egin dauen liburua. Liburuaren izenburua Álex de la Iglesia. La pasión de rodar izango da. Haren egileak Jesús Angulo eta Antonio Santamarina dira eta zuzendariari egindako alkarrizketa luze baten emoitzea izango da 200 orrietan zehar kontatuko dana. Gainera, zuzendariak eta bere gertuko lankideek itxitako argitaratu bako materiala ikusi ahal izango da argitalpen honetan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!