Tolosa, Ordizia, Arrasate, Andoain, Leioa, Barakaldo, Elorrio eta Amorebietako Udalek Europa Cinemas-Media sareagaz bat egin dabe
2011-12-02 13:48 BarriakAitatutako zortzi aretok lehenengo euskal sare txiki bat eratu dabe. Akordioa 2012ko urtarrilaren 1an martxan jarriko da modu ofizialean eta zinema europarraren eskaintzea nabarmen handituko dau gure lurraldean. Zinema aretoek 18.000 euroko laguntza ekonomikoa be jasoko dabe.

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak eta IBAIA eta EPE-APV produktore euskaldunen alkarteek osotutako Zineuskadi alkartearen eskutik Europa Cinemas-Media sarean sartu dira zortzi udal zinema-areto (Tolosa, Ordizia, Arrasate, Andoain, Leioa, Barakaldo, Elorrio eta Amorebieta). Aitatutako zortzi aretok lehenengo euskal sare txiki bat eratu dabe. Akordioa 2012ko urtarrilaren 1an martxan jarriko da modu ofizialean eta zinema europarraren eskaintzea nabarmen handituko dau gure lurraldean. Zinema aretoek 18.000 euroko laguntza ekonomikoa be jasoko dabe.
Zineuskadiren lanari esker sartu diran aretoez gan, EAEn badagoz hiru zinema Europa Cinemas sarean (Bilboko Multis aretoak, Donostiako Principe eta Trueba aretoak eta Gasteizko Trueba-Guridi, baita Nafarroan Iruñeko Golem Zinemak be). Holan, 2012an EAEn eta Nafarroan danetara hamabi areto izango dira Europako sare horretan.
Zineuskadiren zuzendaritzeak zortzi udal aretoetako ordezkariak eta Europa Cinemas Espainiarako arduradun Emily Boldy hartu zituan bart bere Donostiako bulegoan. Boldyk Europa Cinemasen antolaketa eta funtzionamendua eta laguntzinoaren ezaugarriak azaldu eutsezan kide barriei.
Pasa den irailean aurkeztutako irabazi-asmorik bako Zineuskadi alkartea Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak eta ikus-entzunezko produktore profesional EPE-APV-ek eta IBAIA-k osotzen dabe. Zineuskadiren helburuak udal eta hurrekotasun zinema aretoen sare bat sortzea eta euskal zinema laguntzeko Media programa europarraren kudeaketea bultzatzea dira. Zeregin horretan, zortzi udal horreek Europa Cinemas sarean sartzea lehenengo pausu garrantzitsua izan da.
Europa Cinemas
Europa Cinemas proiektua 1992. urtean jarri zan martxan. Ordutik, film europarrak programetan dituen nazinoarteko aretoen sare bat sortzea lortu dau. Egun Europa Cinemas (www.europa-cinemas.org) 32 herrialdetako 504 uritan dago, 867 aretogaz eta 2.112 pantailagaz. Programazinoa printzipio erraz batean oinarritzen da: Kalidadea eskani ezkero, jenteak holako lanak eskazten ditu adierazo dau Veronica Sanchezek, Zineuskadiren zuzendariak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!