Mungiako Izenaduba Basoan, Olentzeroren etxean aurkeztu dabe 'Olentzero eta iratxoen jauntxoa' filma
2011-12-01 12:17 Barriak'Olentzero eta iratxoen jauntxoa' filmaren aurre-estreinaldia gaur, hilak 1, egingo da Mungiako Olalde Aretoan, 19:30ean eta bihar, hilak 2, Baleukoren film barriaren estreinaldia izango da zinema-aretoetan.
Olentzeroren gaia ardatz hartuta, Baleukok egindako laugarren filma da Olentzero eta iratxoen jauntxoa. Lan barriaren aurkezpena Mungian izan zan atzo, Olentzeroren etxean, Izenaduba Basoko baserrian, Landetxo Goikoan (1510eko eraikina).
Berrogei lagun ingururen artean egindako filma da eta Gorka Vázquez zuzendari bilbotarrak adierazo dauenez, produkzino talde sendoa tarteko, 87 sekuentzia ditu lan honek, aurrekoak baino 30 sekuentzia gehiago, eta horrek akzinoa esan nahi dau, hau da, gauza gehiago pasetan dira, eta hori umeek eskertuko dabe. Pelikulan entzuten dan musikeari jagokonez, Vazquezek esan dau filmaren 65 minututan dagoala musikea, ondo azpimarratuta dagoala egoera bakotxa, personaien gogo-aldartea, tensinoa...
Zikloa zarratzen dauen filma da Olentzero eta iratxoen jauntxoa eta, esangura horretan, Xegundo Altolagirre gidoilariak esan dauenez, pelikula berezia egin dogu, zikloaren amaiereak merezidu ebana, hau da, oso ikusgarria. Tensino puntua erantsi deutsie filmari iratxo bat askatuz, iratxoa gaiztoa da, pertsonaia kaotikoa, Olentzeroren ibilbidean eta zereginean aldaketea dakarrena.
Kontuak kontu, abentura, maitasuna eta dibersinoaz gan osogarri barriakaz dator Olentzero eta Iratxoen jauntxoa. Orain arteko filmetan, gabonetan opariak banatzen dituan gure Olentzerok gizakien gutizia eta norberekeriak sortu eta eragindako egoerei egin behar izan deutse aurre. Arazo horreek gabonak eta oparien banaketea jarten zituen ezbaian. Oraingoan Olentzerok eta bere lagunek beste moduko arazo bati egin beharko deutsie aurre. Gizaki mitologiko maltzur eta zitalek sortutako nahibageei.
Alde teknikoan datu batzuk azpimarratzearren, zuzendari artistikoa Iván Oneka izan da. Gidoiaren ardurea, Xegundo Altolagirre Auzmendi eta Beatriz Isorena izan da. Animazino zuzendaria Iker Alvarez izan da. Argazki zuzendaria: Andoni F. García. Musikea, barriz, Joserra Gutiérrez Hermidaren ardurea izan da.
'Olentzero eta iratxoen jauntxoa' filmaren aurre-estreinaldia gaur, hilak 1, egingo da Mungiako Olalde Aretoan, 19:30ean eta bihar, hilak 2, Baleukoren film barriaren estreinaldia izango da zinema-aretoetan.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!