Alex de la Iglesiaren 'La chispa de la vida' pelikula barriaren aurrestreinaldia, gaur, Bilbon
2011-11-30 10:41 BarriakEuskadiko Filmategiak Alex de la Iglesia zinemagile bilbotarraren ganeko atzera begirakoa egiten dabil Baionan, Bilbon, Donostian eta Gasteizen, eta egitarau horren barruan, La chispa de la vida pelikulearen aurrestreinaldia egingo dabe zemendiaren 30ean, Bilboko Alondigan, 20:00etan, Alta Films, Barton Films eta Golemegaz alkarlanean. Alex de la Iglesiak berak aurkeztuko dau pelikulea, ganera

Euskadiko Filmategiak Alex de la Iglesia zinemagile bilbotarraren ganeko atzera begirakoa egiten dabil Baionan, Bilbon, Donostian eta Gasteizen, eta egitarau horren barruan, La chispa de la vida pelikulearen aurrestreinaldia egingo dabe zemendiaren 30ean, Bilboko Alondigan, 20:00etan, Alta Films, Barton Films eta Golemegaz alkarlanean. Alex de la Iglesiak berak aurkeztuko dau pelikulea, ganera.
Etsipenak jota eta behar barik dagoan publizista baten gorabeherak kontetan ditu De la Iglesiaren lan barriak. Ezbehar bati esker ospe handia lortzen dau, eta komunikabideetan be agiriko da. José Mota eta Salma Hayek dira filmearen protagonistak; eurekaz batera dagoz Blanca Portillo, Manuel Tallafé, Juanjo Puigcorbé, Juan Luis Galiardo, Fernando Tejero, Santiago Segura, Carolina Bang, Antonio Garrido eta Eduardo Casanova aktoreak.
Gonbidapenak Bizkaiko idatzizko komunikabideen bidez banatu dirala jakinarazo dabe fimaren banatzaileek. Atzera begirakorako bonua erosi dabenek be aukerea dauke aurrestrainaldira joateko.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!