Asier Altunaren 'Artalde' filmak irabazi dau Lekeitioko Zine Bilerea

Bizkaie! 2011-12-05 10:10   Barriak

Amateurren atalean, barriz, sormenezkoen arloan, lehenengo saria Joseba Uberuagaren Izena duena lanak jaso dau; Uberuagaren lana, gainera, igazko Benito Ansola Beken irabazleetako bat izan zan eta horrek poztasun handia eragin dau antolatzaileen artean.

Asier Altunaren Artalde film laburrak Lekeitioko 34. Euskal Zine eta Bideo Bilerearen sari nagusiaz gan, profesionalen ataleko argumentuzko film onenaren saria be jaso dau. Asier Altunaren filma saritua izan da, besteak beste, Mondragon Unibertsitateko Huhezi fakultateak antolatutako Huezineman jaialdian eta Urdulizeko Basartena film labaurren jaialdian.

Ganerako sariei jagokenez, profesionalen arloan, ondoko lanak izan dirasarituak: sormenezkoen atalean, lehenengo saria Asier Urbietaren Moldatu lanak jaso dau; argumentuzkoetan, Asier Altunaren Artalde lanak irabazi dau; dokumental eta erreportajeetan, Esteban Ramos Erdoziaren Garaipena filma izan da onena epaimahaikoentzat.

Amateurren atalean, barriz, sormenezkoen arloan, lehenengo saria Joseba Uberuagaren Izena duena lanak jaso dau; Uberuagaren lana, gainera, igazko Benito Ansola Beken irabazleetako bat izan zan eta horrek poztasun handia eragin dau antolatzaileen artean. Argumentuzkoetan, Iker Ugalde Alberdiren Txiri-txiri pitxin, edo… lana nagusitu da; eta dokumental eta erreportajeetan, Juan Bidegainen 0,39 filma izan da irabazlea.

Era berean, epaimahaiak (Iban del Campo, errealizadorea; Usoa Fullaondo eta Olaia Miranda, biak ala biak, EHUko Arte Ederretako irakasleak) Jon Garañoren Urrezko eraztuna filmari aitamen berezia emon deutso lanaren originaltasunagaitik.

Lekeitioko 34. Zine Bilerara 38 lan aurkeztu ziran lehiaketara, baina bost kanpoan geratu ziran, arauak ez beteteagaitik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu