Fritz Langen film mutuei eskainitako zikloa, Bilboko Alondigako Zinematekan

Bizkaie! 2012-01-09 12:30   Barriak

Bilboko Alondigako Zinematekeak Fritz Lang zuzendaria izango dau protagonista urtarrilean. Danetara, zinemagile austriarraren hamaika film proiektauko ditue, tartean Metropolia eta Mabuse doktorea. Zikloa urtarrilaren 11n hasiko da eta zezeilaren 16an, amaitu. Langek epealdi mutuan egin zituan lan garrantzitsuenak izango dira ikusgai. Pelikula bakotxeko emonaldi bi egingo dira.

Bilboko Alondigako Zinematekeak Fritz Lang zuzendaria izango dau protagonista urtarrilean. Danetara, zinemagile austriarraren hamaika film proiektauko ditue, tartean Metropolia eta Mabuse doktorea. Zikloa urtarrilaren 11n hasiko da eta zezeilaren 16an, amaitu. Langek epealdi mutuan egin zituan lan garrantzitsuenak izango dira ikusgai. Pelikula bakotxeko emonaldi bi egingo dira. Frintz Langen zikloaren ostean, John Forden omenezkoa hasiko dabe, Alondigako iturriek jakinarazo dabenez.

Ikusgai izango dira filmak ondokoak dira: Die spinnen, 1. Teil: Der goldene see (1919), Die spinnen, 2. Teil: Das brillantenschiff (1920), Harakiri (1919), Der müde tod (1921). Dr. Mabuse, der spieler-ein bild der zeit (1922), Inferno des verbrechens-menschen der zeit (1922), Die nibelungen: Siegfried (1924), Die nibelungen: kriemhilds rache (1924), Metropolis (1927), Spione (1928) eta Frau im mond (1929).

Fritz Langek (Viena, 1890 – Los Angeles,1976) margolari-begiz ikusten ei eban zinemea. XX. mende hasierako Vienako arkitekturea era diseinua agiri dira bere lan batzuetan; Nibelungoak pelikulan 1909an Otto Czeschkak egindako ilustrazinoak kopiatu zituan, eta Metropolia filmeko diseinu futuristak Sezessioneko diseinu modernista vienarra eban inspirazino-iturri. 1932an Joseph Goebbelsek UFA estudioen buru izateko proposamena egin eutson, baina Lang ideologia naziaren kontrako egoan, eta Frantziara egin eban iges. 1934an AEBetara joan zan, Hollywoodera, Metro-Goldwyn-Mayer estudioetan lan egiteko.

Egitarau osoa, hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu