Irudienea sortzaileen gunea abenduaren 6tik 8ra Durangon
2011-12-05 14:52 BarriakAbenduaren 6a eta 8a bitartean zabalduko ditu ateak Durangon Irudieneak, euskerazko ikus-entzunezkoen sortzaileen guneak. Topagunea Euskera alkarteen Federazinoa eta Gederiaga Alkartearen ekimenez sortu da Irudienea eta euskeraz sortutako ikus-entzunezkoen erakusleku zein ikus-entzule eta sortzaileen topaleku izan nahi dau.

Abenduaren 6a eta 8a bitartean zabalduko ditu ateak Durangon Irudieneak, euskerazko ikus-entzunezkoen sortzaileen guneak. Topagunea Euskera alkarteen Federazinoa eta Gederiaga Alkartearen ekimenez sortu da Irudienea eta euskeraz sortutako ikus-entzunezkoen erakusleku zein ikus-entzule eta sortzaileen topaleku izan nahi dau. Horretarako hiru egunetan Landako gunean Durangoko Liburu eta Disko Azokearen eta Ahotsenearen artean, autobus bat jarriko da eta bertan 40 lagunentzako aretoa atondu dabe.
Ikus-entzunezkoen arloan euskal sortzaileen urteroko topagune bihurtu nahi leuke Irudieneak, Euskal Herrian euskeraz sortzen diran lanei leku eginez. Aurten gainera, Durangoko azokan kultura konbidatua kultura galegoa da eta Irudienean sortzaile galiziarrek be izango dabe euren sormen lanak aurkezteko aukerea. Genero desbardinek egingo dabe agerpena eta aurten berbarako, bideo-klipek, film laburrek, fikzinoak, animazinoak, dokumentalek eta luzemetraiek presentzia izango dabe Irudienearen programazinoan.
Asko eta askotarikoa da urtez urte euskeraz sortzen dan materiala eta Irudieneak lagin txiki bat jasoko dau.
Bost oinarri nagusi izango ditu Irdieneako programazinoak:
- Euskeraz sortutako iraupen laburreko film eta ikus-entzunezkoak. Topaguneak urtero-urtero antolatzen dauen Laburbira zirkuituan lez, azken bi urtetan egondako euskerazko produkzinotik zenbait ale hautatu eta eskainiko dira. Sortutakoen artean, abenduaren 3an aurkeztutako bi film laburrek be izango dabe lekua, Benito Ansola beka jaso dabenak, hain zuzen be. Emonaldi horreetako batzuen ondoren, sortzaileek bertaratutako ikus-entzuleen galderei erantzungo deutsee.
- Azken urtean sortutako bideo-klipak. Euskal musika taldeen azken lanak ezagutzeko aukerea egongo da holan.
- Euskerazko bestelako dokumental eta filmak. Bi emonaldi berezi egongo dira atal honetan: batetik, 2011n estreinau diran euskerazko film luzeetako baten pase berezia egongo da, Bertsolari filmarena (Asier Altuna zuzendariak parte hartuko dau ondorengo hizketaldian) eta, bestetik, Gotzon Elortza getxotarrak 60. hamarkadan sortutako eta Euskadiko Filmategiak aurten zaharbarritutako euskerazko lehen hiru dokumentalen emonaldia bee egongo da (egileak berak ondorengo solasalditxoan parte hartuko dau).
- Euskal zinemagintzearen gaineko Zeluloidezko begiradak liburuaren aurkezpena. Mikel Garcia Idiakez liburuaren egileak eta zenbait euskal zinemagilek parte hartuko dabe aurkezpenean eta ondorengo mahai-inguruan (Jon Garaño, Juanba Berasategi, Telmo Esnal eta Asier Altuna).
- Galegozko ikus-entzunezkoen produkzinoa. Azken bi urtetan sortutako film laburrak eta bideo-klipak izango dira ikusgai. Jatorrizko bersinoan eskainiko dira eta filmak euskerazko azpidatziak izango ditue. Era berean Digna rabia dokumentala be aurkeztuko da, hainbat hizkuntzatan grabau eta euskeraz azpidatzitako dokumentala, Francoren garaiko emakume galiziarrei buruzko dokumentala.
Oinarrizko programazinoaz gan, euskerara itzulitako zenbait nazinoarteko filmek eta Durangoko Azokan aurkezten diran zenbait ikus-entzunezko materialen aurkezpenek be izango dabe Irudienearen programazinoan lekua.
Irudienearen egitaraua:
Abenduak 6:
10:00. Gunearen aurkezpena.
10:30. Lehen emonaldia: Benito Ansola Bekak. 2011ko lanak.
- Ohe azpiko zera, 2011, 10 min. . (David Zabala — Paul Urkijo).
- Izena duena. 2011, 10 min. (Josefa Uberuaga). Egileak berak aurkeztuko dau.
11:00. Instalacion. 2010, 14 min. (Xose Diaz) Galegoz, euskeraz azpidatzia.
11:30. Musiklipak. Bideo musikalak galegoz eta euskeraz, egileek aurkeztuak.
12:00 - 20:00 Zinema Euskaraz maratoia: Marmaduke, Percy Jackson, Ice Age 3, A-Taldea.
Abenduak 7:
11:00. Musiklipak. Euskerazko bideo musikalen aukeraketa bat, egileek aurkeztua. Gose, Sparteens, Yogurinha Borova, Zea Mays, Su Ta Gar, Esne Beltza...
12:00. Laburbira. Zortzi film laburren emonaldia eta solasaldia Telmo Esnal, Jon Garaño eta Koldo Almandoz zuzendariakaz.
Amona putz (Telmo Esnal, 2009) + Ahatea pasa (Koldo Almandoz, 2009) + Artalde (Asier Altuna, 2010) + Ondar ahoak (Angel Aldarondo, 2010) + Hemen nago (Maialen Sarasua, 2010) + Lanbroa (Mikel Zatarain, 2010) + Zeinek gehiago iraun (Gregorio Muro, 2011) + Urrezko eraztuna (Jon Garaño, 2011).
13:30. Zeluloidezko begiradak (Elkar, 2001) liburuaren aurkezpena, Mikel Garcia Idiakez egilea eta zenbait zine zuzendarigaz.
16:15. Musiklipak. Egileek aurkeztua. Gose, Sparteens, Yogurinha Borova, Zea Mays, Su Ta Gar, Esne Beltza...
17:00. Laburbira. Emonaldia eta solasaldia Mikel Zatarain, Maialen Sarasua eta Angel Aldarondo zuzendariakaz.
18:30. Bertsolari dokumentala. Asier Altuna zuzendariagaz.
Abenduak 8:
11:00. Galiziako Musiklipak. Galegoz egindako bideo musikalak. Fluzo, Uxia, Ataqueescampe, Son Do Galpom, Lamatumba, The Homens, Os Resentidos, Kastoma, Ruxeruxe, Alo Irmao, Marful.
12:00. Galizia laburrean. Galegoz egindako bost film labur: Gato encerrado (Peque Varela, 2010) + Biografia dun autor de tebeos (Marcos Nine, 2010) + Instalacion (Xose Diaz, 2010) + Estereoscopia (Xacio Baño, 2011) + Birdboy (Alberto Vazquez - Pedro Rivero, 2011).
13:30. Digna rabia dokumentala. Euskeraz azpidatzia. Franco garaiko emakume galiziarren historiari buruzko dokumentala.
16:30. Euskerazko lehen dokumentalak, Gotzon Elortza egileagaz: Ereagatik matxitxakora (1959. 13 mint) + Aberria (1961, 15 mint.) + Elburua Gernika (1962, 26 mint.)
18:30. Galizia laburrean. Galegoz egindako bost film labur. Bigarren emonaldia.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!