Kimuak 2011 katalogoko film laburrek 35 sari irabazi ditue daborduko

Nagore Ferreira Zamalloa 2011-12-23 14:22   Barriak

Bederatzi film laburrek osotzen dabe 2011ko Kimuak programea. Hamaulagarren bildumea aurkeztu dabe gaur Bilbon, Antonio Rivera Kultura sailburuordeak, Aizpea Goenaga Etxepareko buruak, Joxean Fernandez Euskadiko Filmategiko zuzendariak eta Txema Muñoz Kimuak egitasmoaren arduradunak. Aurtengo katalogoan thrillerra, genero baltza eta dramea dira nagusi.

Bederatzi film laburrek osotzen dabe 2011ko Kimuak programea. Hamaulagarren bildumea aurkeztu dabe gaur Bilbon, Antonio Rivera Kultura sailburuordeak, Aizpea Goenaga Etxepareko buruak, Joxean Fernandez Euskadiko Filmategiko zuzendariak eta Txema Muñoz Kimuak egitasmoaren arduradunak. Aurtengo katalogoan thrillerra, genero baltza eta dramea dira nagusi, eta generoei jagokonez, fikzinoa, animazinoa eta dokumentala landu ditue zuzendariek.

Antonio Riverak Kimuak proiektuaren proiekzinoa nabarmendu dau, lanean segiduteko asmoa daukagu, emoitza sano onak lortzen gabilz eta. Joxean Fernandezek be programeak Euskal Herriko film laburrak munduan zabaltzen egindako lana euki dau gogoan. Euskal zinemearen etorkizuna bermatzeko tresnea da, munduan ezagutzera emoteko aukerea, azaldu dau Euskadiko Filmategiko buruak.

Kimuak 2011 bilduman ondoko lanak dagoz: She´s lost control, Haritz Zubillaga; Muy cerca, Iván Caso; La media pena, Sergio Barrejón; Lagun mina, Jose Mari Goenaga; Coptos, Álvaro Sau; La casa del lago, Galder Gaztelu-Urrutia; Bucle, Aritz Moreno; La calma, David González; eta, Zeinek gehiago iraun, Gregorio Muro. Daborduko hasi dira jaialdietan mobiduten; Txema Muñozek adierazo dabenez, 153 aukeraketa eta 30 sari jaso ditue. Baina datorren astean zenbakiak eguneratu beharko litxakez, Kimuak izaki bizia da eta, ganeratu dau.

2010eko katalogoak be emoitza on-onak izan ditu, izan be 1.063 aukeraketa eta 211 sari izan ditu. 2009koak, ostera, ibilbidea laster amaituko dau, eta marka ederra dauka: 977 aukeraketa eta 123 sari. Kalidade barik ez geunke hainbesteko arrakastarik izango, azaldu dau Muñozek.

Kimuak markea bihurtu da nazinoarteko zinemaldietan, Aizpea Goenagaren ustez: Munduan Kimuak ezagutzen dabe, euskal egilen markea da. Jose Mari Goenaga Lagun mina lanaren egileak be markea izatearen garrantzia azpimarratu dau, Kimuak-en eskutik joan ezkero, abiapuntua askoz hobea da, kalidade ikurra dalako. Gregorio Muro Zeinek gehiago iraun pelikulearen zuzendariak badaki zer dan katalogo barruan eta kanpoan lehiatzea, eta aldea itzela ei da. Erosoa da bilduman egotea. Zeure lana egin, eta ganerakoaz ez dozu arduratu behar.

Lehenengon aldiz, aurtengo Kimuak katalogoa egitasmoagaz loturea izan daben hiru laguni eskainia jako, hirurak oraintsu hildakoak: Magali Lueiro, Kimuak nazinoartean ezagutzeko lanean ibilitakoa; Txabi Basterretxea, lehenengo katalogoko zuzendarietakoa eta epaimahaikidea hiru urtetan; eta, AItzol Aramaio, 2002ko bildumako Terminal lan arrakastatsuaren egilea.

Kimuak 2012 programan aldaketak izango dirala aurreratu dabe prentsaurrekoan: deialdia zezeilean egingo da, eta bagilera arte egongo da zabalik, eta hil horretan egingo da aukeraketea. Katalogoaren aurkezpena, urteko lez, Donostiako Zinemaldian egingo dabe. Karpetearen ekoizpen lana erraztu eta hobetzeko aurreratu ditue epeak.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu