Zortzi film estreinauko ditue Donostiako Dock of the Bay musika dokumentalen 5. jaialdian
2012-01-09 10:34 BarriakDock of the Bay musika dokumentalen 5. jaialdia egingo dabe Donostian, urtarrilaren 12tik 15era. Lau egunez hainbat proiekzino, kontzertu, berbaldi eta erakusketa eskainiko ditue Trueba eta Principal zinema-aretoetara eta Gazteszena aretoan.

Dock of the Bay musika dokumentalen 5. jaialdia egingo dabe Donostian, urtarrilaren 12tik 15era. Lau egunez hainbat proiekzino, kontzertu, berbaldi eta erakusketa eskainiko ditue Trueba eta Principal zinema-aretoetara eta Gazteszena aretoan. Orain bost urte ezin genduan pentsau be egin noraino ailegauko ginan. Bosgarren edizino da aurtengoa, eta konturatu gara jaialdiak publiko leiala daukala, dinoe festibalaren arduradunek.
Zortzi film lehiatuko dira sail ofizialean: Talihina Sky: The Story of Kings of Leon, Stephen C. Mitchell; Quiero tener una ferretería en Andalucía, Carles Prats; The Sacred Triangle: Bowie, Iggy & Lou 1971-1973, Alec Lindsell; The Black Power Mixtape 1967-1975, Alec Lindsell; The Black Power Mixtape 1967-1975, Göran Hugo Olsson; Next Music Station: Morocco, Fermín Muguruza; Queen - Days of Our Lives, Matt O'Casey; Toots and The Maytals - Reggae Got Soul, George Scott; eta, Last Days Here, Don Argott, Demian Fenton.
Kontzertuei jagokienez, hilaren 12an John Doe eta Rafale Berriok Gazteszenan joko dabe, eta 14an, Slim Cessna's Auto Club taldea Bukowskin izango da. Zine ilustratzaileak: XX. mendeko Poloniako kartel zinematografikoa erakusketea urtarrilaren 18ra arte egongo da zabalik, Donostiako Udal Liburutegiko ekitaldi aretoan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!