Filmazpit euskeraz azpidatzitako filmak zabaltzeko programea abiatu dabe
2011-11-28 17:22 BarriakFilmazpit zinemea zabaltzeko ekimena martxan ipini barri ditu Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordetzeak. Donostia Kultura arduratuko da programea kudeatzeaz, Donostiako Zinemaldia, Euskadiko Filmategia eta Tabakaleragaz batera. Euskeraz azpidatzitako ikus-entzunezko hamar programa produziduko dira.

Filmazpit zinemea zabaltzeko ekimena martxan ipini barri ditu Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordetzeak. Donostia Kultura arduratuko da programea kudeatzeaz, Donostiako Zinemaldia, Euskadiko Filmategia eta Tabakaleragaz batera.
Euskeraz azpidatzitako ikus-entzunezko hamar programa produziduko dira. Horretarako, Euskal Autonomia Erkidegoan egiten diran bost zinemaldi aukeratu dira: Giza Eskubideen Zinemaldia (Donostia, apirilean); Animabasauri (Basauri, apirilean); Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea (Donostia, urrian); ZINEBI (Bilbo, zemendian) eta Mendi Zinema (Gasteiz, abenduan).
Egitasmoaren bidez, pelikulak euskeraz azpidatzitako jatorrizko bersinoan kultur emanaldi ez komertzialetan emoteko eskubideak erosiko dira, hiru urterako gitxienez. Horregaz batera, Donostiako Tabakalerako webgunean atal berezia sortuko dabe, Filmazpit programako lanen katalogoa eta dobako erabilerarako sortuko diran euskerazko azpidatzi guztiak batuko ditue bertan, eta kultur teknikari, erakunde edo norbanakoek artxiboak deskargatzeko aukerea eukiko dabe.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!