‘Hiru Mosketariak’ filma euskeraz ikusgai zinema aretoetan Zinema Euskaraz programearen barruan
2011-09-29 14:09 BarriakDonostiako Zinemaldiaren 59. edizinoan estreinau eta gero, bihar, irailak 30, euskal zinema aretoetan Hiru Mosketariak (The Three Muskeeters) egongo da ikusgai Bilboko Multis zinema aretoetan, Vitoria- Gasteizko Florida, Renteriako Niessen eta Iruñako Itaroa zinema aretoetan.
Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak, herritarrek zinema euskeraz ikusteko aukerea izan deien, Zinema Euskaraz progreamaren barruan, film barrien estreinaldiakaz jarraitzen dau zinema aretoetan, DVD izenburu barrien salmentak bultzatuz eta ikastola eta euskal udalerrietan presentzia izanez. Donostiako Zinemaldiaren 59. edizinoan estreinau eta gero, bihar, irailak 30, euskal zinema aretoetan Hiru Mosketariak (The Three Muskeeters) egongo da ikusgai Bilboko Multis zinema aretoetan, Vitoria- Gasteizko Florida, Renteriako Niessen eta Iruñako Itaroa zinema aretoetan. Alejandro Dumasen Los Tres Mosqueteros literatura klasikoaren moldaketa barria da Paul W.S. Andersonen esku, Resident Evil eta Alien versus Predator sagaren errealizadore izana.
Hiru Mosketariak (The Three Musketeers), Dumasen lan hilezkorraren moldaketa barria, Paul W.S.-ek ikuskizun ikaragarri bihurtu dau, akzinoa, amodioa eta abenturea buztartuz.
Film honetarako, zuzendari britainiarrak hainbat aktore ospetsugaz egin dau lan, Mila Jovovich, Miladyren papela betez, Orlando Bloom, Buckinghamgo Dukea legez, Christoph Waltz, Richelieu Kardenalarena egiten, Matthew Macfayden (Los pilares de la tierra [tv], Orgullo y Prejuicio), Ray Stevenson (Thor, El libro de Eli) eta Luke Evans (Robin Hood, Furia de Titanes) Athos, Porthos eta Aramis mosketari ospetsuen papelagaz eta Logan Lerman gazteak (Percy Jackson y el ladrón del rayo) D’Artagnan legez, Erregearen mosketeroen parte izan nahi dauen mutiko ausarta. XVII. mendean pentsauezinak ziran makina hegalariak eta armak, akzinoko emakume eta gizonak, eta ukabilkadak eta ezpatari burrukak ez dira falta moldaketa fantastiko honetan. Ez dira falta garaiko giroa, ezta ohorea, leialtasuna eta adiskidetasuna lako balioen presentzia be, bat guztientzat eta guztiak batentzat mosketarien lelo ospetsuak batzen dituan legez. Superprodukzino honi esker, zinearen historian barriro be, D’Artagnan, Athos, Phortos eta Aramis berragertuko dira zinema aretoen iluntasunean, baina oraingoan euskeraz berba egiten entzungo doguz.
Zinema Euskaraz elimenaren helburuak
Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren programa honen helburua herritarrei zinema euskeraz ikusteko aukerea emotea da, zinema euskeraz eskatzen dabenentzat eskaintza nahikoa bermatuz eta euskerea kultura eta gizarte-erabilpeneko hizkuntzatzat sustatuz. Helburu hau garatzeko Zinema Euskaraz programeak, bost jarduera jarri ditu martxan edade guztietako ikusleei zinema euskeraz ikusteko aukerea emoteko: Zine-aretoetako estreinaldiak, DVDen salmentea, Interneteko streaminga, udalerrietako zine-aretoak eta eskolak.
Ekimen honen bidez, zinemaren balioak bultzatu eta euskerea kulturaren alorreko komunikazino-tresnatzat eta aisia eta denborapasaren alorreko normalizazino-tresnatzat sustatuko dauen film-aukeraketa bat helarazo nahi jake euskal herritarrei.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!