Glenn Close aktoreak txalo artean jaso dau Donostia Saria

Bizkaie! 2011-09-19 12:14   Barriak

Glenn Close aktoreak Zinemaldiko Donostia Saria jaso eban domekan, hain zuzen be bere ibilbide profesionala saritzen dauen lehenengoa. Gabon, pozten nau Donostian egoteak esanez hasi eban berbaldia aktore estadubatuarrak, eta Kursaal jauregian batutakoek txaloka hartu eben. Jaialdiari eskerrak emon eutsozan, saria jasotea ohorea dala adierazoz.

Glenn Close aktoreak Zinemaldiko Donostia Saria jaso eban domekan, hain zuzen be bere ibilbide profesionala saritzen dauen lehenengoa. Gabon, pozten nau Donostian egoteak esanez hasi eban berbaldia aktore estadubatuarrak, eta Kursaal jauregian batutakoek txaloka hartu eben. Jaialdiari eskerrak emon eutsozan, saria jasotea ohorea dala adierazoz.

Closek Albert Nobbs filma aurkeztu barri dau jaialdian, eta Rodrigo Garcia pelikulako zuzendariak emon eutson Donostia saria. Ekitaldian, aktore ezagunak personen arteko maitasunaren aldeko aldarrikapena egin eban, maitasunaren beharra nabarmentzeaz gan. Gizakien arteko lotureei buruz be egin eban berba; berez ustez, gorrotoa sano suntsitzailea da.

Zinemea be berbagai izan eban aktore estadubatuarrak. Haren eretxiz, zinemea talde lana da; aktoreez aparte, kameralariak, makilatzaileak eta beste hainbat lagunen lana, hain zuzen be.

Igazko Donostia Saria Julia Robertsek jaso eban, eta urteotan beste aktore eta zinemagile ezagun-ezagunak izan dira Donostian garaikurra batzeko, besteak beste, Meryl Streep (2008), WoodyAllen (2004), Robert de Niro (2000), Francis Ford Coppola (2002), LaurenBacall (1992), Bette Davis (1989) edo Gregory Peck (1986).

Saria hartzeaz gan, Glenn Closek pelikula barria aurkeztu dau Zinemaldian, Sail Ofizialetik kanpo. Albert Nobbs lan barrian Rodrigo Garcia izan dau zuzendari, eta orain 20 urte antzerkian egindako personaia bera jokatu dau. Irlandan, XIX. mendean, girotutako istorioa da. Hotel baten lana lortzeko gizonezkoen antza hartzen dauen emakumea da protagonistea, Glenn Close bera. Mia Wasikowska, Aaron Johnson, Janet McTeer, Pauline Collins, BrendaFricker, Jonathan Rhys Meyers eta Brendan Gleeson aktoreek be hartu dabe parte filman.

Bost bider izan da Close Oscar sarietarako hautagai, baina orain arte baten be ez dau garaikurrik irabazi. Kritikari askoren ustez, Albert Nobbs behar barriagaz irabazi leike azkenean Oscarra.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu