Zinema Euskeraz programeak 40.000 ikusletik gora izango ditu EAEn

Bizkaie! 2011-10-18 13:02   Barriak

Aurtengo ikasturtean, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako eskoletako 40.000 ikasle inguruk hainbat pelikula ikusiko ditue euskeraz, Zinema Euskeraz programeari esker. Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren ekimena da Zinema Euskeraz; egitasmoaren helburua herritarrei zinemea euskeraz ikusteko aukerea emotea da. Eskoletako emonaldiez gan, beste jarduera batzuk be abiatu dira

Aurtengo ikasturtean, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako eskoletako 40.000 ikasle inguruk hainbat pelikula ikusiko ditue euskeraz, Zinema Euskeraz programeari esker. Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren ekimena da Zinema Euskeraz; egitasmoaren helburua herritarrei zinemea euskeraz ikusteko aukerea emotea da. Eskoletako emonaldiez gan, beste jarduera batzuk be abiatu dira: aretoetako estreinaldiak, DVDen salmentea, www.kulturklik.net eta www.eitb.com webguneetan streaming-a.

Ikasturte honetan, Zineskola egitasmoaren laguntzinoagaz, Zinema Euskeraz programako filmak eskola zirkuituan sartuko dira. Halanda ze, ikasleek hainbat pelikula euskera ikusiko ditue: Elina, Katu bat Parisen, Otsoaren misterioa, Lurralde Debekatua, Mundu hobe batean, Bon Appéttit eta Neds. Bizkaian, esaterako, hamalau herrik parte hartuko dabe: Zornotza, Balmaseda, Basauri, Bermeo, Bilbo, Enkarterri, Erandio, Ermua, Getxo, Ortuella, Portugalete, Sopelana, Txorrierri eta Trapagaran. Pelikulen zerrendea ugaldu egingo da 2012- 2013 ikasturterako.

Ganera, Gipuzkoako 37 ikastetxeetako DBH-ko ikasleek eta irakasleek Bon Appéttit, Neds eta Mundu hobe batean filmak landuko ditue, Zineskolako Osasunerako Hezkuntza atalean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu