III. Zine Ikusezina - Filme Sozialak Nazinoarteko Jaialdia Bilbon
2011-09-26 18:54 BarriakIrailaren 27tik urriaren 6ra bitartean, jaialdiak pantaila konbentzionaletan normalean ikusten ez diran munduaren irudiak erakutsiko ditu, politika, ingurumen eta gizarte mailan oinarrituta. Hirugarren edizino honetan, 270 izenburu baino gehiago aurkeztu dira lehiaketara; horreetatik % 40 emakumeek zuzendutakoak dira, eta 38 herrialdetako errealidadeak islatu dira.
Irailaren 27tik urriaren 6ra bitartean, jaialdiak pantaila konbentzionaletan normalean ikusten ez diran munduaren irudiak erakutsiko ditu, politika eta gizarte mailan oinarrituta. Hirugarren edizino honetan, 270 izenburu baino gehiago aurkeztu dira lehiaketara; horreetatik % 40 emakumeek zuzendutakoak dira, eta 38 herrialdetako errealidadeak islatu dira.
KCD, Kulturea, Communication Desarrollo, gobernuz kanpoko erakundeak antolatuta, zentsurearen eta errepresinoaren erasoak sufriduten dituen herrialdeetan produzidutako film luze zein laburrak, baita animazinokoak be ezagutzera emotea da asmoa.
Bilboko Alondigan egingo dabe jaialdiaren estreinaldi ofiziala. Dana dala, Film Sozialak ekimenaren barruan, hilaren hasieratik hainbat lan ikusi ahal izna dira Bilbo, Barakaldo eta Mungiako FNAC dendetan. Gaurtik aurrera, barriz, Bilboko Golem zinema aretoak izango dira gune nagusia.
Danetara, 18 film luze eta 44 film labur lehiatuko dira, kategoria desbardinetan emoten diran 8 sariak eskuratzeko. Bizkaiko Foru Aldundiak, Bardintasunerako Zuzendaritzearen bitartez, Zine Ikusezina - Filme Sozialak Nazinoarteko III. Jaialdian parte hartuko dau eta, esangura horretan, Bardintasunerako Zuzendaritzeak Giza Eskubideak saria emongo dau. Bizkaiko Foru Aldundiko Bardintasunerako zuzendari Xabier Legarretak prentsaurrekoan nabarmendu dau sari hori berezia dala eurentzat, Giza Eskubideen unibersaltasuna kultur aniztasunean batasuna sortzeko tresna legitimoena dala uste dabelako. Eta erantsi dau, beste era batera esanda, kulturen ondoriozko desbardintasunak integretan jakin behar dala persona guztien eskubideak eta askatasuna ahalbidetzeko. Komunikazino soziala, artearen eta kulturearen adierazpenen pluraltasuna eta informazinoaren aniztasuna sustatu nahi dabela esan dau Bardintasunerako zuzendari Xabier Legarretak, Bilbon, jaialdiaren aurkezpenean.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!