Zinema garaikide esperimentala aztertuko dabe Bilboko BIZBAK ikastaroetan
2011-09-20 15:01 BarriakAndres Duque zinemagileak eta Los Hijos kolektibokoek BizBAK (Bizkaia Bilbao Arte eta Kultura) udako ikastaroen barruan Espainiako zinema dokumental barria aztertuko dabe. Mintegia irailaren 21ean eta 22an egingo da, Bilboko Bizkaia Aretoan (Abandoibarrako Paraninfoan).
Andres Duque zinemagileak eta Los Hijos kolektibokoek BizBAK (Bizkaia Bilbao Arte eta Kultura) udako ikastaroen barruan Espainiako zinema dokumental barria aztertuko dabe. Mintegia irailaren 21ean eta 22an egingo da, Bilboko Bizkaia Aretoan (Abandoibarrako Paraninfoan). Zinema esperimentaletik eta bideo-sorkuntzatik hurren dagozan proposamenak landuko ditue BizBAKen. Hau Ikastaroa igazko Lurraldeak eta mugak. Esperientzia dokumental garaikideak-en jarraipena da.
Zinema dokumentalaren inguruko gaur egungo egoereari buruz gogoetea egingo dabe, izan be errealidadearen eta fikzinoaren arteko muga zehaztubakoan azken aldian aurkeztu diran dokumentalen artean proiektu ausartak dagoz.
Ikastaroaren jardunaldi bietan, zuzendariek euren lanak aurkeztuko ditue Bizkaia Aretoa, eta jaso dituem eraginei eta zinema ulertzeko moduei buruz egingo dabe berba. Saio honeetan Santos Zunzunegui (EHUko katedraduna) eta Josetxo Cerdán (URV- Universitat Rovira i Virgili) irakasleek, eta Victor Iriarte zinema-zuzendari eta Montevideoko unibersidadeko irakasleek be parte hartuko dabe. Hamaika gai landuko ditue mintegian, besteak beste, errealidadearen errepresentazinoa eta eszenaratzea.
Los Hijos Madrileko ikus-entzunezko kolektiboko kideak Luís López, Natalia Marín eta Javier Vázquez dira. Lan labur bi (El sol en el sol del membrillo eta Ya viene, aguanta, riégueme, mátame) eta luze bi (Circo eta Los materiales) egin ditue. Taldearen lanak ohiko narratibatik urrun, eta film-materialaren beraren azterketea proponiduten dabe. Andres Duque venezuelarrak hainbat sari irabazi ditu aurten lehenengo luzemetrairi esker, Color Perro que huye. Rotterdameko International Film Festivalean Bright Future saria jaso eban, eta Ikus-entzuleen saria Punto de Vista nazinoarteko jaialdian.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!