PreZinebik hainbat film eskainiko ditu zemendiaren 4tik aurrera

Bizkaie! 2011-10-18 15:26   Barriak

Zinebi Bilboko Zine Dokumental eta Laburmetraien Nazioarteko Jaialdiaren 53. edizinoaren aurreko PreZinebi izeneko programea aurkeztu dabe. PreZinebi zemendiaren 4an hasi eta 11n amaituko da, festibala bera abiatzeaz batera. Ibone Bengoetxea Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza zinegotziak eta Ernesto del Río Zinebiko zuzendariak aurkeztu eben ekimena.

Zinebi Bilboko Zine Dokumental eta Laburmetraien Nazioarteko Jaialdiaren 53. edizinoaren aurreko PreZinebi izeneko programea aurkeztu dabe. PreZinebi zemendiaren 4an hasi eta 11n amaituko da, festibala bera abiatzeaz batera. Ibone Bengoetxea Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza zinegotziak eta Ernesto del Río Zinebiko zuzendariak aurkeztu eben ekimena. Laugarren urtez, ikus-entzunezkoen sektoreko erakundeek, taldeek, alkarte profesionalek eta prestakuntza zentroek hartuko dabe parte ekimenean.

PreZinebiren lehenengo hitzordua zemendiaren 4an, 20:00etan izango da, Miguel Angel Vivas zuzendariaren Secuestrados filmaren proiekzinoagaz. Emonaldiaren ostean, egileagaz beragaz berba egiteko aukerea egongo da. Hurrengo egunean, hilaren 5ean, Emakumeek Egindako Zinema zikloak Señora De lana aurkeztuko dau. Patricia Ferreira zuzendari be bertan izango da. Emonaldi biak Campos Antzokiko Ganga aretoan izango dira.

Zemendiaren 7an, EHUko Gizarte eta Komunikazino Zientzien Fakultadeko eta Erandioko Tartanga Institutuko ikasleek euren lana eskainiko ditue, Zabalgunea eraikineko atarian.

FAS Zineklubak Arriya film luzea aurkeztuko dau, PreZinebiren barruan, zemendiaren 8an, Zabalgunea Eraikinean. Alberto Gorritiberea zuzendariagaz batera, Begoña Maestre antzezlea, José Mª Lara ekoizlea eta Gaizka Bourgeaud argazki zuzendaria egongo dira. Ostean, Iñigo Muguruzak Lurra musika talde barriagaz zuzeneko berezia eskainiko dabe. Hilaren 9an, leku berean, eskolei eskainitako erakusketearen bigarren saioa egingo da, Arte Eder Fakultatean, Kineman eta Ánima Eskolan egindako lanekaz.

ZineExpress lehiaketearen barri be emon dabe prentsaurrekoan. Laugarren edizinoa izango da aurtengoa, eta mundu osoko zuzendari eta taldeek parte hartu leikie. Izena emoteko eguna zemendiarn 5a da, Barrainkuako kultur etxean. Parte-hartzaileek 48 ordu izango ditue euren proiektuak gauzatzeko. Lan irabazleak 700 euro jasoko ditu, eta bigarrenak, 400.

PreZinebiren amaiera ekitaldia Caóstica alkarteak atonduko dau, hain zuzen be, La Santa Fiesta Calavera jai mexikarra prestau dabe. Hitzordua, zemendiaren 11n izango da, 22:00etatik aurrera, Bilborock aretoan.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu