Elias Kerejetak Zinemira saria jasoko dau Euskal Zinemearen galan
2011-09-21 11:33 BarriakEuskal Herrian produzidutako zinemearen eguna dau gaur Donostiako Zinemaldiak. Viktoria Eugenia antzokian egingo da, 20:30ean, Euskal Zinemearen Galea, eta bertan Elias Kerejeta produktoreak aurtengo Zinemira saria jasoko dau. Horrezaz gan, martitzenean estreinau zan Imanol Rayoren Bi anai filma be eskainiko dabe jaian, eta Gregorio Muroren Zeinek gehiago iraun film laburra be emongo dabe.
Euskal Herrian produzidutako zinemearen eguna dau gaur Donostiako Zinemaldiak. Viktoria Eugenia antzokian egingo da, 20:30ean, Euskal Zinemearen Galea, eta bertan Elias Kerejeta produktoreak aurtengo Zinemira saria jasoko dau. Horrezaz gan, martitzenean estreinau zan Imanol Rayoren Bi anai filma be eskainiko dabe jaian, eta Gregorio Muroren Zeinek gehiago iraun film laburra be emongo dabe.
Zinemira saria euskal zinemagintzako egile ospetsu baten ibilbidea saritzeko sortu zan. Elias Kerejetak (Hernani, 1934) bere produkzino etxea sortu eban 1963an. Ordutik, 50 pelikulatik gora produzidu ditu, besteak beste, Victor Erizeren El espíritu de la colmena (1973) eta Montxo Armendarizen Tasio (1984). Gidoiak be idatzi ditu Kerejetak, berbarako, Feroz (1984) eta La espalda del mundo (2000) pelikulea. Eterio Ortega Santillanaren Al final del tunel filmeko gidoia da idatzi dauen azkenengoa, eta aurten Zinemaldian bertan dago.
Zinemira zikloa orain hiru urte sortu zan. Aurten, zazpi lan barri aurkeztu ditue. Bernardo Atxagaren nobelan oinarritutako Bi anai izan zan Zinemirako edizino honetako lehenengo filma, beste pelikula batzuk dagoz aurton ikusgai: David Aguilarren Nao Yik eta Enara Goikoetxea eta Iurre Telleriaren Azken bidaia dokumentalak; eta, Alberto Gorritibereak zuzendutako Arriya eta Fermin Muguruzaren Next music station: Lebanon, Ibarretxe anaien Un mundo casi perfecto eta Pedro Aguileraren Naufragio Panorama atalean.
Rayo, Aguilar eta Goikoetxea-Telleriaren beharrek Serbitzu Zinemira saria irabazteko lehiatuko dira. Sariaren helburua euskal kulturea eta industria zinematografikoa garatzen laguntzea da.
2011ko Kimuak katalogoko film laburren aukeraketea be eskainiko dabe Zinemiran. Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren eta Euskadiko Filmategiaren arteko ekimena da Kimuak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!