Telmo Esnalen 'Urte berri on, amona!' komedia baltza, zinema-aretoetan
2011-09-30 11:23 BarriakDonostiako 59. Zinemaldian izan ostean, zinema-aretoetara ailegau da Urte berri on, amona!, Telmo Esnalen pelikula barria. Zuzendari zarauztarraren komedia baltzak kritikearen eta publikoaren harrera ona euki eban Zinemaldian. Josean Bengoetxea, Nagore Aranburu, Montserrat Carulla, Kontxu Odriozola eta Pedro Otaegi aktore ezagunak dira protagonista nagusiak.
Donostiako 59. Zinemaldian izan ostean, zinema-aretoetara ailegau da Urte berri on, amona!, Telmo Esnalen pelikula barria. Zuzendari zarauztarraren komedia baltzak kritikearen eta publikoaren harrera ona euki eban Zinemaldian. Josean Bengoetxea, Nagore Aranburu, Montserrat Carulla, Kontxu Odriozola eta Pedro Otaegi aktore ezagunak dira protagonista nagusiak.
Mari amamak Maritxu alabearen arreta osoa bereganatzen dau. Joxemarik, Maritxuren gizonak, amaginarreba zaharren egoitza batean sartzea erabagi dau. Baina, Joxemarik ez da gura Maritxuk ezer jakiterik, ezkutuan egin beharko dau Kintxo bere suhiaren laguntzinoagaz. Amama nagusien etxera eroatea erraza izango zalakoan, arazo ugari izango ditue bere izakerea dala-eta. Ezusteko asko topauko ditue gizon biek.
Umorez kontetan dau Esnalek familiaren istorioa, baina makina bat gairen ganeko gogoetea be proponiduten dau, esaterako, bakardadeari bildurra, baloreak galtzea edo familiaren desegituraketea.
Filmaren produkzinoa Irusoin etxeak egin dau, eta banaketea Barton Filmsek egingo dau.
Telmo Esnalen bakarko lehenengo lan luzea da, baina gidoian Asier Altuna bere kolaboratzaileak be parte hartu dau. Esnalek eta Altunak Aupa, Etxebeste! film luzea aurkeztu eben, 2005. urtean.
Urriaren 3an, astelehena, Telmo Esnalek Urte berri on, amona! Euskadiko Filmategian aurkeztuko dau, Zineguneak programearen barruan. Hitzordua Donostiako Koldo Mitxelena kulturguneko areto nagusian izango da, 19:30ean.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!