Ezustean Isaki Lacuestaren 'Los dobles pasos'ek eroan dau Urrezko Maskorra

Bizkaie! 2011-09-26 11:35   Barriak

Aurten be epaimahaiaren erabagia ez da kritikari eta ikusleen eritxiagaz bat etorri. Isaki Lacuestaren Los dobles pasos pelikuleak irabazi dau Donostiako Zinemaldiko Urrezko Maskorra. Faboritoak beste batzuk ziran, esaterako, Hirokazu Kore-Edaren Kiseki, Terence Davisen The Deep Blue Sea eta Enrique Urbizuren No habrá paz para los malvados.

Aurten be epaimahaiaren erabagia ez da kritikari eta ikusleen eritxiagaz bat etorri. Isaki Lacuestaren Los dobles pasos pelikuleak irabazi dau Donostiako Zinemaldiko Urrezko Maskorra. Faboritoak beste batzuk ziran, esaterako, Hirokazu Kore-Edaren Kiseki, Terence Davisen The Deep Blue Sea eta Enrique Urbizuren No habrá paz para los malvados. Frances McDormand epaimahaibururen eskutik jaso eban Lacuestak saria; hunkituta igon zan oholtzara, eta eskerrak emon eutsozan epaimahaiari.

Zilarrezko Maskorra, zuzendari onenari, Filippos Tsitosek jaso eban, Adikos kosmos filma dala-eta; emakumezko aktore onenari Zilarrezko Maskorra María Leónek irabazi eban, La voz dormidan egindako lanagaitik; eta, gizonezko aktore onena Antonis Kafetzopoulos izan da, Adikos kosmoseko beharragaitik.

Los dobles pasos Malin grabauta dago, bertan lantokia dauen Miquel Barcelo margolariaren laguntzinoagaz. Afrikara egindako biajea azaltzen da istorioan. Pelikuleak ez dau kritika onik euki, baina ikusleek ulertuko dabela uste dau Lacuestak. Zuzendariagaz batera, taldeko hainbat kidek hartu eben saria. Lacuestak adierazo ebanez, lantaldearentzat pozgarria da Kore-Eda, Ripstein, Urbizu, Zambrano edo Daviesen ondoan egotea. Dana dala, horreek zuzendariek ez zituen sari handirik jaso 59. Zinemaldi honetan.

Film onenaren sarirako gaboritoa zan Kore-Edaren Kiseki, baina azkenean gidoi onenaren saria besterik ez eban lortu. Epaimahaiaren sari berezia Julie Delpyren Le Skylabentzat izan zan era argazki onena Ulf Brantasek hartu eban, Happy enden egindako beharragaitik. Beste sei saritu izan ziran Zinemaldian: Aipamen Berezia eta Fipresci saria, Sangue do meu sangue (Joao Canijo); Kutxa-Zuzendari Barriak, Der fluss war einst ein mensch (Jan Zabeil); Ikuslearen saria, The Artist (Michel Hazanavicius); Gazteriaren saria, Wild Bill (Dexter Fletcher); eta, Horizontes saria, Las acacias (Pablo Giorgelli).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu